Herriak eta Hiriak
Donostia
Kontxako barandaren zatiak zozkatu dituzte
eitb.eus
1.197 zebakia eta hurrengo 224ak dituzten hiritarrek jasoko dute. Irabazleek 145na euro ordaindu beharko dituzte baranda zatiak moztu eta prest uzteagatik.
-
Artxiboko argazkia: Lorentxo Portularrume
Donostiako Udalak Kontxako barandaren 225 unitate, duela gutxi berrituak, zozkatuko ditu gaur, ostirala, 12:00etan.
1.197 zebakia eta hurrengo 224ak dituzten hiritarrek jasoko dute Kontxako barandaren zatia, Eneko Goiak Twitterren sare sozialean duen kontuan zabaldu duenez.
¿¿Kontxako barandaren zozketa egin berri dugu udalbatzar aretoan. El 1197 y los 224 números posteriores han sido los agraciados con un trozo de barandilla de la Concha. Zorionak! #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/8t1Td0GqYA
— Eneko Goia (@EnekoGoia) 20 de julio de 2018
Moduluak 80 cm zabal eta 50 kg-koak dira, eta doan emango ditu Udalak. Dena dela, zozketako irabazleek 145na euro ordaindu beharko dituzte, baranda tarteak zatitu eta prest uzteagatik, Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Barandak udal biltegian jasoko dira, Belartza eremuan (Errekatxulo, 3)