Herriak eta Hiriak
Bilbo
Locomia, Vicky Larraz eta Glitch Gyals, Pinpilinpauxan Bilboko Aste Nagusian
eitb.eus
Besteak beste, “Comeme el Donut” eta “Muslona” abesti biralak entzun ahal izango dira aurten Pinpilinpauxa konpartsan.
-
Glitch Gyals bikotea abuztuaren 20an arituko da Pinpilinpauxan. Argazkia: Facebook Glitch Gyals
Pinpilinpauxa konpartsak Bilboko Aste Nagusirako kontzertuak iragarri ditu. Azken urteotan, Pinpilinpauxak eskainitako kontzertuek izan dute oihartzunik handienetakoa eta bildu dute jende andana.
Aurten, besteak beste, Locomia, Vicky Larraz (Ole Ole 2.0) eta Glitch Gyals ("Comeme el Donut eta "Musola" abestien egileak) arituko dira konpartsa honetan.
Kontzertu guztiak 00:30ean hasiko dira.
Hauxe da Pinpilinpauxaren egitaraua:
- Larunbata, abuztuak 18: Putilatex + La Punka Paka
- Igandea, abuztuak 19: Kika Lorace & Allen King
- Astelehena, abuztuak 20: Glitch Gyals + Kahlo Rias
- Asteartea, abuztuak 21: Kyra Shimai
- Asteazkena, abuztuak 22: Angelita la Perversa
- Osteguna, abuztuak 23: Olé Olé 2.0
- Ostirala, abuztuak 24: Las Fellini
- Larunbata, abuztuak 25: Locomía
Esperamos que os guste nuestra programación para #AsteNagusia18 #LaPinpi #Purpurina #badator #GoraJaiHerrikoiak pic.twitter.com/3ZuwdBex7S
— Pinpilinpauxa (@la_pinpi) 15 de julio de 2018