Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

Ehunka pertsona, Villavesako entzierro tradizionalean

Agentziak | Erredakzioa

Aurten, lehenengoz, San Fermin emakume batek irudikatu du. Santua bezala jantzita, Santo Domingoko aldapan jaietan jartzen duten horma-hobian izan da.

0:52

Ehunka pertsonak egin dute korrika igande goiz honetan haientzat 2018ko sanferminetako azken entzierroa izan den honetan, Villavesako entzierro tradizionalean. Oraingo honetan, ez zen zezenik, ustezko Indurain eta haren bizikleta baizik.

Tradizioak agintzen duen moduan, 08:00ak baino zertxobait lehenago hiru aldiz abestu dute kantikoa, San Fermini kapotea babesteko eskatuz. Aurten, lehenengoz, emakume batek irudikatu du santua. Hura bezala jantzita, Santo Domingoko aldapan jaietan jartzen duten horma-hobian izan da.

08:00etako suziriarekin batera, guztiak txirrindulariaren atzetik hasi dira; ohiko ibilbidea egin dute, eta zezen-plazara iritsi dira. Bertan, "Indurain" goraipatu, txalotu eta bizkar gainean hartu dute.