Herriak eta Hiriak
ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK
Zortzi emakume izango dira 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilariak
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Gasteizko Udalaren helburua pregoia 'kirolzalea eta feminista' izatea da. Bide batez, emakumeei oro har eta kirolarekin zerikusia dutenei bereziki aitorpena egin nahi die.
-
Aurtengo pregoilariak kirolari lotutako 8 emakume dira. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.
Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilariak aurkeztu dituzte gaur. Zortzi emakume dira, guztiak ere kirolari lotuak.
Beraz, jaiei hasiera emango dien pregoiak kirol eta emakume kutsua izango du. Zortzi emakume horietatik bost jardunean dauden kirolariak dira, eta beste hirurak erretiratutako kirolari bat, entrenatzaile bat eta emakumeen kirolean espezializatutako kazetari bat dira.
"Emakumeen urtean" hiriko emakume kirolariak ikusgai bihurtu nahi izan ditu Udalak eta horretarako zortzi emakume aukeratu ditu, Emakumeen Nazioarteko Egunari keinu eginez (martxoak 8).
Hauek dira aurtengo pregoilariak: Janire Fernandez Olano atleta, Olga Jimenez kazetaria, Tania Lamarca gimnasta ohia, Irati Anda eskalatzailea,Nagore Martinpilotaria, Maria Ascaso esgrima irakaslea,Made Urieta saskibaloi entrenatzailea eta Maider Mendia igerilaria.
Aurtengo jaiak abuztuaren 4an hasi eta 9an amaituko dira.