Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2018

Bost zauritu, horietako bat adarkadaz, sanferminetako lehen entzierroan

Agentziak | Erredakzioa

Salamancako Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek hartu dute parte 2018ko sanferminetako lehen entzierroan.

3:45

2018ko sanferminetako lehen entzierroa azkarra eta zirraragarria izan da, San Lorenzo gandutegiko bi zezen atzean geratu baitira lehen metroetan. Pertsona bat zauritu da adarkadaz.

Lurra bustita zegoen euria egin duelako. Zortzietan hasi da entzierroa, santuari abestu eta suziria jaurti ostean. Zezenak sakabanatu egin dira lehen metroetan.

Entzierroak 2 minutu eta 40 segundo iraun ditu. 800 metro baino gehiagoko ibilbideak korrikalariz beteta egon da, larunbata dela kontuan izanik.

Santo Domingoko tartean, zezenetako batek korrikalari bat adarkatu du ipurmasailean. Hala ere, ezbehar larriagoa gertatu da hainbat metro aurrerago, eta mutil kanadar bat zauritu da.

Mercaderes inguruan jendetza bildu den arren, zezenek ondo egin dute aurrera, ezkerraldetik, baina erori gabe.

Estafeta kalean, zezen-taldea luzatuz joan da, eta hala iritsi da Telefonica parera. Estropezu batzuk izan dira, baina zezen-plazan sartzen joan da jendea.

Puerto de San Lorenzoko zezenek ekin diete aurten entzierroei

Salamancako Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek hartu dute parte 2018ko sanferminetako lehen entzierroan. Arratsaldean, Paco Ureñak, Romanek eta Jose Garridok toreatuko dituzte.

2012ko iraila eta 2014ko urtarrila artean jaio ziren. Txikienak ("Campanero") 555 kilo pisatzen ditu; handienak ("Buscapan"), berriz, 630 kilo.

Bost zauritu, bat adarkadaz

Bost korrikalari eraman dituzte Nafarroako Ospitalera CHN lehen entzierroaren ondoren: bat adarkada batekin eta besteak kolpeengatik.

Tomas Belzunegui Ospitaleko zuzendariordeak jakitera eman duenez, inor ez dago larri, ezta adarkatua ere. Santo Domingoko tartean harrapatu du zezenak pertsona hori. Ipurmasailean sartu dio adarrak zezenak.

Hemen lehen entzierroko argazkiak: