Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostiako Aste Nagusia

Donostiako su artifizialek ur gaineko plataforma bat izango dute berritasun modura

Agentziak | Erredakzioa

Jaurtiketak ur gaineko plataformatik hastea da ideia, gero Alderdi Ederren jarraitzeko, modu "iraunkorrean".

  • Hainbat pertsona Donostiako su artifizialez gozatzen. Artxiboko irudia: EFE

    Hainbat pertsona Donostiako su artifizialez gozatzen. Artxiboko irudia: EFE

Eslovenia, Alemania eta Italiako pirotekniek Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketan parte hartuko dute. Aurten, Kontxan ur gaineko plataforma izango du berritasun modura, eta bertatik hasi beharko dituzte espektakulu guztiak.

Granadako Esteban Martin, Valentziako Cavaller FX , Oursenseko Xaraiva eta Castellongo Caballer Anaiak dira edizio honetan parte hartuko duten beste enpresak. Abuztuaren 11tik 18ra bitartean iraungo du lehiaketak, eta Goteborg Suediako espektakulu piromusikalarekin amaituko da, “% 100 eskandinaviarra” den errepertorioarekin; besteak beste, Abba, Avicii, Roxette, Kygo, A-Ha eta Swedish House Mafia artisten kantuak ditu.

Udalak ohar batean jakitera eman duenez, jaurtiketak ur gaineko plataformatik hastea da ideia, gero Alderdi Ederren jarraitzeko, modu "iraunkorrean".

"Agur" pirotekniko honek 2.500 euroko saria izango du, eta hasierarik "ikusgarriena" sarituko du, "koloreengatik, diseinuagatik, originaltasunagatik eta badiako zeruan suek arten duten zabaltasunagatik".

Aintzatespen berri honez eta Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Maskorraren ohiko sari-banaketaz gain, laugarren urtez jarraian, argazkilaritza lehiaketa egingo dute.

Honako programa hau iragarri dute:

- Larunbata, abuztuak 11: Esteban Martin piroteknia (Granada)

Granadako Esteban Martin Piroteknia famili negozio bat da, 1895ean sortua. Jose Martin Alvarillak, oraingo gerentearen birraitonak, sortu zuen enpresa, belaunaldiz belaunaldi jarraituko zuen tradizio bati hasiera emanez.

- Igandea, abuztuak 12: Hamex d.o.o. (Eslovenia)

Hamex d.o.o. familia enpresa bat da, 1990ean sortua. Vrhnika-ko (Eslovenia) herri txiki batean dute egoitza. Efektu piroteknikoen ekoizle onenekin aritu izan dira ¿Pagano, Vaccalluzzo, Panzera, Zink, Luso, besteak beste¿ baina 2014az geroztik beraiek arduratzen dira produkzioaz Europak eskaintzen dituen teknologia eta material onenekin.

- Astelehena, abuztuak 13: Caballer FX piroteknia (Valentzia)

1877tik datorkien tradizio piroteknikoari esker ¿haien birraitona D. Antonio Caballerren eta amona Dña. Josefina Caballerren eskutik¿ Espainian aitzindari den piroteknia da. Hala, Caballer FXen helburu nagusia da herri eta hirietako bazterretatik valentziar kutsua zabaltzea, berezkoa duten argiarekin, bolborarekin eta suarekin.

- Asteartea, abuztuak 14: Parente Fireworks piroteknia (Italia) 

Enpresa honek 100 urte baino gehiagoko esperientzia du eta bildu izan dituen ezagutza eta tradizioa belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dute beti. Parente Fireworks-en sorburuak XIX. mendearen bukaeran aurkitzen dira, Romualdo Parente, su artifizialekiko zuen grina biziak bultzatuta, bere jaioterrian ezarri zenean, Italiako hego-ekialdean.

- Asteazkena, abuztuak 15: First Class Pyro-Events piroteknika (Alemania)

Alemaniako "First Class Pyro-Events" firma enpresa gazte bat da, 2004ko abuztuan sortua. Gutxika, halako estatus bat lortzen joan dira pirotekniaren munduan, batik bat enpresaren filosofiari esker: su artifizial bakoitza prekorik gabea izan dadin lortzea.

- Osteguna, abuztuak 16: Xaraiva piroteknia (Ourense)

Ourenseko Pirotecnia Xaraiva S.L. enpresa 1960. urte inguruan sortu zen. Bertan, jabeak bakarrik egiten zuen lan bere semeen laguntzarekin, eta 1977an, haietako batek, oraingo gerenteak, Luis Do Espiritu Santo Garciak, enpresaren kargu hartu eta aldatu egin zuen zeharo.

-  Ostirala, abuztuak 17: Caballer Anaiak pirtotenika (Castellon)

Enpresa Almenara udalerrian (Castellón) dago kokatuta eta 2001ean sortu zuten José eta Jorge Caballer anaiek. Duela 17 urte hasi ziren eta egunetik egunera joan dira aukerak zabaltzen eta pirotekniaren sektorearen barruan garrantzizko leku bat lortzen.

- Larunbata, abuztuak 18: Göteborgs Fyrverkerifabrik piroteknika (Suedia)

1994an sortu zuten enpresa bi lehiakide zaharrek: Martin Hildeberg eta Anders Hallinder; Martin alderdi estetikoaz arduratzen da eta berak diseinatzen ditu ikuskizun gehienak. Anders, 2014an zendua, enpresako ingeniaritzaz arduratzen zen. Konpainia oso laster hasi zen leku bat egiten eta su artifizialen industrian gailentzen.