Itxi

Gasteiz

Uztailaren 25ean

25 bikotek hartuko dute parte Gasteizko I. Ardo Upel lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko Udalak urte hasieran debekatu zuen animaliak lehiatzea. Horrenbestez, Blusen eta Nesken Batzordeak ekimen alternatiboa antolatu behar izan du aurten.

  • Iñaki Zerrajeria gasteiztarrak diseinatu du ekimenaren berri emango duen kartela.

    Iñaki Zerrajeria gasteiztarrak diseinatu du ekimenaren berri emango duen kartela.

Datorren uztailaren 25ean, Blusen eta Nesken egunean, Blusen eta Nesken Koadrilen I. Ardo Upel lasterketa egingo dute Gasteizen. Ekimen horren bidez, 1962tik urtero asto lasterketa antolatzen lagundu duten parte hartzaile guztiei omenaldia egin nahi diete.

Blusen eta Nesken Batzordeak eta ?Gasteiz Wine City? elkarteak asteazken honetan, uztailaren 13an, aurkeztu dituzte upel lasterketaren nondik norako guztiak. Ekimenean blusek eta neskek osatutako 25 bikotek parte hartuko dute. Koadrila bakoitzeko bi kidek 57 kiloko pisua duen barrika bat bultzatu beharko dute, ahal duten azkarren, eta hirigunea zeharkatuko duen 400 metroko ibilbideari hiru bira eman beharko dizkiote.

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da, baina 09:30ean parte hartzaileen sailkapena erabakiko dute, beste lasterketa batzuetan egiten den moduan.

Parte hartzaileek 57 kiloko barrika bat bultzatu beharko dute eta hirigunea zeharkatuko duen 400 metroko ibilbideari hiru bira eman beharko dizkiote.

Halaber, upel lasterketa irabazten duen bikoteak 225 litroko ardo botila bat eskuratuko du, eta saria Andre Maria Zuriaren egunean jasoko dute, uztailaren 5ean.

Gasteizen egingo duten lasterketa hori Toscanako udalerri batean antolatzen duten beste lasterketa batean oinarrituta dago. Izan ere, Montepulcianoko lasterketa 1974. urtetik egiten da eta XIV. mendetik egiten zuten zaldi lasterketa ordezkatzeko asmatu zuten.

Gasteizko Udalak urte hasieran debekatu zuen animaliekin lehiatzea, animaliei buruzko udal ordenantzaren 8.artikulua urratzen zuela argudiatuta. Artikulu horretan jasotzen denez, ez da baimenduko animalien sufrimendua ahalbidetzen duen eta pertsonen sentsibilitatea urra dezaken ekimenik.