Donostiako Aste Nagusia
Ekintzak
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Aste Nagusiko ekintzarik gozoena Sagueseko zelaigunean izango da. Gutxien zikintzen denak irabaziko du lehiaketa.
Merenge gudan parte hartu duten lehiakideak. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Asteartean, abuztuak 16, izango da Donostiako Aste Nagusiko ekintzarik gozoena. Eguerdian, Sagueseko zelaigunean, merenge gerraren bosgarren edizioa antolatu dute, eta, guztira, 500 litro erabiliko dituzte.
Alde horretatik, batailak egiteko gune itxi bat egongo da. Jokalariek elkarri merengea botatzen jardungo dira etengabe, eta hiru kategoria desberdinetan lehiatuko dira: lehenengoan, 4-8 urte bitarteko umeak; bigarrenean, 9-16 urte bitartekoak; eta, hirugarrenean, 16 urtetik gorako gazteak.
Denbora bukatzen denean, epaimahaiak kategoria bakoitzetik gutxien zikindu diren hamar jokalariak aukeratuko ditu. Horiek, hurrengo faserako sailkatuko dira.
Merenge gerran parte hartu nahi duten herritar guztiek izena eman beharko dute antolatzaileek sortu duten webgunean, edota Sagueseko zelaigunean, lehiaketa hasi aurretik.
retik.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa