08:30

Donostia

Shopping Gauean

Donostia, gauez ere, 'zabalik'

EITB.EUS

Gaur, 20:00etatik 00:00etara, Donostia erdialdeko 85 denda irekita egongo dira, Shopping Gauean hitzorduaren baitan.

  • Aurreko edizio bateko irudia. Argazkia: Shopping Gauean

    Aurreko edizio bateko irudia. Argazkia: Shopping Gauean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiral honetan, irailaren 16an, erosketak gauez egiteko aukera izango da Donostian. Zinemaldia abiatuko dela aitzakia hartuta, Shopping Gauean ekimena antolatu dute, laugarren urtez.

Hala, hiriburuko 85 denda irekita egongo dira ohiko ordutegiaz harago, hau da, 20:00etatik 00:00etara. Donostia erdiguneko ia 100 bat denda batu dira ekimenera, eta, besteak beste, Boulevard Zumardian, Askatasunaren Hiribidean eta San Martin, Easo, Hernani, Bergara eta Legazpi kaleetan.

Dendetan deskontuak eta opariak eskainiko dituzte, eta, horrez gain, kontzertuak, antzezlanak, erakusleihoen lehiaketa eta ibiltokia antolatu dituzte.

Ekimena 2012an egin zuten lehen aldiz, Dress&Shop irudi aholkularitza egiten duen enpresaren eskutik. Donostiako Udalak ekimena babestu du merkataritza eta diseinatzaile berriak sustatzeko.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago