Itxi

Donostia

Donostia

Udalak Igeldoren Dekretua bertan behera uztea eskatzea adostu du

Erredakzioa

Donostian neurria aurkeztu zuten EAJk, PSEk eta PPk eman dute aldeko botoa; Bilduk, aldiz, kontrako botoa eman du.

  • Argazkia: EFE.

    Argazkia: EFE.

Donostiako Udalaren Zerbitzu Orokorretako batzordeak Gipuzkoako Aldundiak Igeldoren desanexioaren inguruko Dekretua bertan behera uztea eskatzea adostu du ostegun honetan. Neurria aurkeztu zuten EAJk, PSEk eta PPk eman dute aldeko botoa; Bilduk, aldiz, kontrako botoa eman du.

Batzordean, Ernesto Gasco PSE-EEren taldeko bozeramaileak nabarmendu du udal-aholkularitza juridikoak egindako txostenak "argi" azaltzen duela "zein urrats eman diren zuzenbidetik kanpo". Bere iritziz, Bilduk zuzentzen duen foru-Gobernuaren erabakia "legez kanpokoa eta arinegi pentsatuta" izan da, "kaltegarria" Gipuzkoako hiriburuarentzat.

Gascoren ustez, Bilduren udal-Gobernuak eta Juan Karlos Izagirre alkateak "seriotasun handiagoarekin hartu beharko lukete gai hau", ezin baita "ez dakit, ez dut erantzungo" esan eta "ezer ez egin". Izagirreren dimisioa eskatu du berriro, hiriak "akordioak, elkarrizketa eta elkarren arteko aditzea" merezi dituelako, ez bere iritziz pairatzen ari den "desgobernua".

EAJ: "Foru Aldundiaren aldebakarreko erabakia, Bilduren udal-Gobernuaren konplizitatea izan duena"

Atiziber San Roman EAJren zinegotzia, bere aldetik, Aldundiaren "aldebakarreko erabakial" Bilduren udal-Gobernuaren "konplizitatea" izateagatik kexu azaldu da: "Egiten uzten du eta ezkutatzen da", esan du. San Romanen ustez, "Bilduren interesen aldeko truke mediatikoa" da dena. PPren ordezkariak, bitartean, gaur aurkako botoa eman duten Bilduren zinegotziek Udaleko zinegotziak izatea "ez dutela merezi" esan du, eta Dekretua ez dela juridikoa gehitu du, aldebakarrekoa baizik.

Naiara Sanpedro Bilduren zinegotzia, aldiz, bere alderdiaren jarreraren alde azaldu da; izan ere, bere ustez, Igeldon egin zuten herri-galdeketaren emaitza errespetatu behar da, eta ezin da epailearen aurrean eraman prozesu hau. Halaber, Izagirre "donostiar guztien alkatea" dela esan du.