Udal eta foru hauteskundeak -

M28 hauteskundeak

Zeintzuk dira gaurko hauteskunde egunaren azpimarrak?

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako boto-emaileek tokiko gobernuak nahiz lurraldekoak nola osatuko diren erabakiko dute gaur. Hainbat galdera ikur ageri dira gaurko udal eta foru hauteskundeetako lehiaren argazkian.

Durangoko hautesleku bat, gaur. Argazkia: EFE.
Durangoko hautesleku bat, gaur. Argazkia: EFE.
Durangoko hautesleku bat, gaur. Argazkia: EFE.

Ander Altuna | Aitor Perez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn nahiz Nafarroan ez dira gutxi erantzuteke dauden galderak eta argitzeke dauden zalantzak. Gaur Hego Euskal Herrian egingo diren hauteskunde-egunean jokoan dagoenaren gako nagusiak bildu ditugu. 

EAEn Gipuzkoan izango da arreta puntu nagusietakoa, izan ere, aldundirako lehian norgehiagoka estua aurreikusi da hasieratik EAJ eta EH Bilduren artean.

EAJ eta EH Bilduren artean lehia bizia aurreikusten da Gipuzkoako Batzar Nagusietan
EAJ eta EH Bilduren artean lehia bizia aurreikusten da Gipuzkoako Batzar Nagusietan
EAJ eta EH Bilduren artean lehia bizia aurreikusten da Gipuzkoako Batzar Nagusietan

01:27

Donostiako udalean ere ez dago ezer erabakita, EH Bilduk gora egin duelako inkestetan, eta kanpaina hasieran espero ez zen lehia egon daitekeelako Eneko Goiaren eta Juan Karlos Izagirreren artean.

Gasteizko udalean dago bigarren arreta-gunea. Izan ere, han gauza bakarra da ziurra: Gorka Urtaranen ordezkoa emakumezkoa izango dela. Inkestek Beatriz Artolazabal jeltzalea jotzen dute garaile baina ez du urrun izango Rocio Vitero subiranista. Maider Etxebarria sozialistak eta Ainhoa Domaica popularrak ere lehiaren argazkian sartu nahi dute.

Lehia bizia Gasteizko alkatetza eskuratzeko: parte hartzeko deia egin dute hautagaiek
Lehia bizia Gasteizko alkatetza eskuratzeko: parte hartzeko deia egin dute hautagaiek
Lehia bizia Gasteizko alkatetza eskuratzeko: parte hartzeko deia egin dute hautagaiek

02:11

Bi indar abertzaleen arteko lehia gakoa izango da baita udalerri askotan ere, esaterako, Durangon, Galdakoan, Tolosan, Agurainen eta Goardian.

Blokeen arteko indarra izango da egunaren beste gakoetako bat. Esan daiteke EAJrentzat erabakigarria izan daitekeela sozialistek emaitza positiboak izatea, eta beste hainbeste gertatzen zaio EH Bilduri Elkarrekin Podemosekin.

Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki

02:11

Hori guztia, tokiko plataformen indarra ahaztu gabe, eta norabide horretan bitxikeria bat: Usansoloren problematika, izan ere Bizkaiko 113. udalerriko bizilagunek Galdakaoko ordezkariak hautatu beharko dituzte.

Eta laugarren eta azken oharra: abstentzioaren datua. Inkestek ez dute beherakadarik aurreikusi, eta % 70era irits liteke parte hartzea, eta datu hori garrantzitsua izango da.

Nafarroan, aspalditik ez bezala, lehen indarra zein izango den zalantzan dago, bai Parlamentuan baita Iruñeko Udalean ere. Lehia oso estua aurreikusten da, eta, ikusteko dago, eskuinaren zatiketak zer nolako ondorioak utziko dituen. Aldi berean, gakoa izango da alderdi aurrerakoien artean zeinek lortzen duen boto gehien, ondoren akordioetara heldu ahal izateko.

UPNren azken hamarkadetako nagusitasuna kolokan dago gaurko hauteskundeetan. Navarra Suma deseginda, Alderdi Popularrak erregionalistei zenbat boto kenduko dizkien gakoetako bat da, Parlamentuan zein Iruñeko Udalean lehen indarra izango den ala ez erabaki dezakeelako.

Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek

01:26

Hala ere, Javier Esparzak bere burua jo du Maria Chiviteren gobernuaren alternatiba bakarra gisa. Baina hautagai sozialistak, gobernua mantentzeko helburuaz harago, argi ditu balizko gobernu baterako bazkideak: Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai dira, EH Bildu ez duelako gobernuan nahi. Uxue Barkos prest agertu da, baina presidentetza berreskuratzeko aukerak ikusten ditu.

EH Bilduk hiritarren borondatea errespetatzera deitu eta Laura Aznal hautagaiak alderdi aurrerakoiei zuzendu zaie esanez boto gehien lortzen duen lehen indarra errespetatu behar dela.

Bada, Parlamentuan zein Iruñeko Udalean lehia estua izango bada, Tutera, Eguesibar, Burlata, Tafalla edo Lizarran ere, boto gutxirengatik erabaki daitezke alkatetzak, eta, gehiengo absoluturik gabe, gaurkoan inoiz baino garrantzitsuagoa izango da lehen indarra izatea Nafarroako erakundeetan.

Ehunka boto gutxi batzuk izango dute azken hitza, Iruñeko Udala ezkerrera edo eskuinera begira jartzeko

01:03
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Albisteak PSN Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Araba PP Araba Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa Hauteskundeak gaur Vox Udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako PP albisteak