Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
"Emakumezko baten lidergoa" behar du Donostiako Alkatetzak, Marisol Garmendiaren esanetan
Gipuzkoako hiriburuko hurrengo alkatea izango dela sinetsita dago Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialista, hiriak "lidergo berria behar duelako".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoako hiriburuko hurrengo alkatea izango dela sinetsita dago Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialista, hiriak "lidergo berria behar duelako".
Donostiako Altza auzoan igande honetan egindako ekitaldi batean Garmendiak adierazi duenez, "emakumezko baten lidergoa behar du Donostiak, hurbila, herritarrei entzuten dietena, akordioak bilatuz, sen onetik abiatuta, donostiarrak zoratu gabe, azken trafiko aldaketekin gertatu den bezala". "Dudarik ez izan. Aldaketa horiek aurreko egoerara itzuliko ditut Alkatetzara iristen naizenean", iragarri du.
Garmendiaren iritzian, Juan Karlos Izagirre Donostiako EH Bilduko alkategaia "ez da Donostiak behar duen alkatea, iragana baita, ezta Eneko Goia (egungo alkatea, EAJren hautagaia), agortuta baitago".