Udal eta foru hauteskundeak -

AURREKANPAINA

Arabako herri txikietan proiektu ekintzaileak abian jartzeko 3.000 euroko laguntzak proposatu ditu PPk

Oionen egindako ekitaldi batean, Arabako landa-eremuan enplegua sustatzeko planak aldarrikatu ditu Iñaki Oyarzabalek, bertan bizi diren gazteei "etorkizuneako aukerak" bermatzeko.

Oion, gaur. Argazkia: EITB Media
Oion, gaur
Oion, gaur. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Arabako diputatu nagusi izateko PPren hautagaiak esan du, Aldundia gobernatzera iristen badira, 3.000 euroko laguntzak emango dizkietela Arabako herri txikietan negozio ekintzaileak abian jartzen dituztenei.

Oionen egindako ekitaldi batean, halaber, 500 biztanle baino gutxiago herrietan merkataritza txikia sustatzeko laguntzak eta bere kontura lan egiten duten langileentzat ere hobariak proposatu ditu buruzagi popularrak.

Bestalde, Arabar Errioxan  enologiari eta ardoari lotutako lanbide heziketako eskola bat zabaltzea nahiko luke Oyarzabalek. Zentzu horretan, EAJri esan dio Arabar Errioxako jatorrizko deitura ez politizatzeko eta ekoizleen artean zatiketarik ez eragiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Araba Euskadiko PP Hautagaiei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak