Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Zentro-eskuinaren botoa Alderdi Popularrean biltzeko deia egin du Iturgaizek

Euskadiko PPko buruak Bilbon deitoratu du, hiria "manifestrodromo" bihurtuta dagoela, "EAJ-PSE binomioaren kudeaketa txarraren ondorioz". Halaber, Hezkuntza Legea "berehala erretiratzeko" dei egin du, "gaztelaniaren kontrako artefaktu su-eragilea" delako.

Carlos Iturgaiz Bilboko talde popularrarekin, gaur goiean. Argazkia: EFE.
Carlos Iturgaiz Bilboko talde popularrarekin, gaur goiean. Argazkia: EFE.
Carlos Iturgaiz Bilboko talde popularrarekin, gaur goiean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karlos Iturgaiz Euskadiko PPko buruak dei egin du zentro-eskuineko botoa Alderdi Popularrean biltzeko, "aukerarik ez duten beste alderdi" batzuen artean banatu beharrean, horrekin lortuko litzatekeen bakarra "Pedro Sánchez eta bere aliatuak indartzea" bailitzateke. Gainera, EAJren eta PSE-EEren arteko kudeaketa kritikatu du eta Hezkuntza Lege berriaren proiektua "berehala erretiratzeko" eskatu du, "gaztelaniaren kontrako artefaktu su-eragilea" delako. 

Esther Martinez Bilboko alkatetzarako hautagaia aurkezteko ekitaldian, Iturgaizek deitoratu du Bizkaiko hiriburua "manifestodromo bihurtua dagoela aspaldian", eta goizero hirira sartzeko "nahiko lan" izaten dela salatu du. "Zergatik ari dira gertatzen gauza hauek guztiak hemen, Bilbon? Bada argi dago erakunde guztietan gobernatzen gaituen EAJ-PSE binomioaren kudeaketa negargarriagatik dela", nabarmendu du. 

Haien eta "porrot egindako kudeaketa"-ren aurrean, Bilbon "zerrenda irabazle eta erreferente izateko alternatiba" gisa aurkeztu du Alderdi Popularrarena. Ohartarazi duenez "ezagun da EAJk maiatzeko hauteskundeak irabaziz gero ezarri nahi duen eredua, ustelkeriarena eta kudeaketa txarrarena", izan ere "klientelismoaren alderdia da, Sanchezen alderdi bazkidea, hura Moncloara eraman zuena". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Carlos Iturgaiz