Udal eta foru hauteskundeak -

KANPAINAURREA

EH Bilduk Osakidetza "desegitea" dakarten politikak baztertzeko konpromisoa hartu du

Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak ohartarazi du Osakidetza "altxorra" izatetik "arazo" izatera pasatu dela, eta hori ez dela "kasualitatea".

Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia, erdian. Argazkia: EITB
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia, erdian. Argazkia: EITB
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia, erdian. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak salatu du "Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzuan kalitate galera" izan dela; eta horregatik, euskal osasun zerbitzua eta bestelako zerbitzu publikoak "desegitea" dakarten politikak baztertzeko konpromisoa hartu du.

Barakaldoko Gurutzetako Ospitalearen aurrean egindako adierazpenetan Casanovak azaldu duenez, Osakidetzaren egoerak "zuzenean" eragiten die erabiltzaileei eta langileei, eta "gure azalean ari gara egiaztatzen".

Horren harira, azpimarratu du lehen arretak "gainez" egin duela, "medikuarekin aurrez aurreko hitzordua lortzea zaila" egiten dela, "espezialitateetako itxaron zerrendak handitzen" ari direla eta mediku eta erizainak ez direla iristen.

Osasun langileei "ezikusiarena" egiten zaiela salatu ostean, azpimarratu du askok "Osakidetzatik ateratzea" erabakitzen dutela.

Ohartarazi duenez, Osakidetza "altxorra" izatetik "arazo" izatera pasatu da, eta "ez da kasualitatea". Casanovaren arabera, "Osakidetzaren egoera ez da kasualitatea, eta erantzuleak ditu: azken urteetan euskal osasun publikoa kudeatu duten alderdiak eta jendea", eta "euskal herritarren esku dago egoeraren arduradunei adieraztea hau ez dela bidea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Bizkaia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Gurutzetako ospitalea