Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Andueza: "Espekulazioa ekiditen duen Etxebizitza lege batek EAJ mintzen du"

Etxebizitza Lege berriaren "ustezko eskuduntza urraketa hori zelan gauzatzen den" azaltzeko eskatu dio PSE-EEko idazkari nagusiak bere gobernu-bazkide den EAJri.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EITB Media
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EITB Media
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak igande honetan Bilbon adierazi duenez, "Etxebizitza Lege berriak EAJ mindu egiten du, higiezin merkatuan espekulazioa ekiditen duelako".

Etxebizitza Legea ez babesteko, "ustezko eskuduntza urraketa hori zelan gauzatzen den" azaltzeko eskatu dio Anduezak EAJri, Bilboko PSE-EEko hautagaien aurkezpen-ekitaldi batean.

"Energia-enpresei ezarritako zergak (gaur egun menpekotasunei emandako laguntzen % 80 finantzatzen duena), aberastasun handien gaineko zerga edo garraio publikoari emandako diru-laguntzak" proposatu zirenean, EAJk izandako "errezeloak" gogoratu ditu Anduezak.

"Gure garaiak eskatzen dituen aldaketa handietan aurrera egiteko bermea da" PSE-EE, sozialisten buruaren esanetan, eta gobernu diferentetan sozialistek izandako "lidergoa eta garrantzia" nabarmendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eneko Andueza