Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
Elkarrekin Podemosek muga jarriko dio Gasteizko alokairuaren prezioari
Arabako hiriburuko alkategaiak ziurtatu du etxebizitzaren lege berriak tresna gehiago emango dizkiola Udalari hiriak pairatzen duen "bizitoki larrialdiari" aurre egiteko.
Agentziak | EITB Media
Garbiñe Ruiz Elkarrekin Podemoseko Gasteizko alkategaiak esan du Udal Gobernura iristen bada Arabako hiriburua tentsiopeko gune gisa definituko duela, etxebizitzen alokairuen prezioari muga jartzeko.
Ruizek ekitaldi politiko batean parte hartu du igande honetan Pilar Garrido Podemoseko koordinatzaile nagusiarekin batera, eta pozik agertu da lege horren inguruko akordioarekin, "orain arte inork lortu ez duena lortu duelako: etxebizitza arautzea eta eskubide gisa tratatzea".
Gasteizko alkategaiak ziurtatu du lege berri horrek tresna gehiago emango dizkiola Udalari hiriak pairatzen duen "bizitoki larrialdiari" aurre egiteko.
"Udalean egin dugun lanaren zati bat etxebizitzaren egoera hobetzea izan da: legeari aurrea hartu diogu, bizitegi alternatibarik gabeko etxegabetzeen aurkako funts bat sortuz, hutsik dauden etxebizitzen dekretua garatzeko konpromisoa lortu dugu, eta etxebizitza gehiago birgaitu ditugu", esan du.