Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Elkarrekin Podemosek "euskal ezkerraren boto-paper bakarra" aurkeztu du Gasteizen

Garbiñe Ruiz Arabako hiriburuko alkategai aurkeztu da; Podemosek, Ezker Anitzak, Berdeak Equok eta Aliantza Berdeak osatutako koalizioarekin.

Elkarrekin Podemosen ekitaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Elkarrekin Podemosen ekitaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Elkarrekin Podemosen ekitaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Unidas Podemosen Kongresuko diputatu eta Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "albiste ona" da maiatzaren 28ko hauteskundeetan, Gasteizen, Elkarrekin Podemosen "boto-paper bakarra" egongo dela, "euskal ezker feminista, berde eta ekologista eta soziala, modu kolektiboan hiri bat eraikiko duena, seguruagoa, feministagoa eta guztiontzako hobea".

Garrido Arabako hiriburuko Aldabe Gizarte Etxean izan da igande honetan, Garbiñe Ruiz alkategaiarekin batera, Elkarrekin koalizioaren zerrendaren aurkezpenean. Podemosek, Ezker Anitzak, Berdeak Equok eta Aliantza Berdeak osatutako koalizioaren hautagai izango da azken hori.

Bere hitzaldian, Podemosen koordinatzaile nagusiak eskerrak eman dizkio Garbiñe Ruizi "aurrerapauso bat eman duelako bere hiria defendatzeko, guztion artean hiri osasungarriagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa birpentsatzen laguntzeko".

"Arlo publikoa defendatzea zein garrantzitsua den badakien indar politikoa da Elkarrekin Podemos", azpimarratu du, eta esan du datorren maiatzaren 28ko hauteskundeak "oso garrantzitsuak" direla, "gasteiztarrentzat ongizate handiagoa izango duten hiriak eraikitzen lagunduko digutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal hiriburuak Araba EAE Hautagaiei buruzko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak