Udal eta foru hauteskundeak -

KANPAINAURREA

"EAJren 12 urteko ustelkeria" salatu du PPk Alonsotegin

Raquel Gonzalez PPren Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaiak salatu du EAJren kudeaketa oztopo handia izan dela Alonsotegirentzat eta aldaketa erreibindikatu du.

PPren ekitaldia Alonsotegin. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
PPren ekitaldia Alonsotegin. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
PPren ekitaldia Alonsotegin. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Gonzalez Bizkaiko Alderdi Popularreko presidente eta ahaldun nagusigaiak Alonsotegiren garapenerako oztopo nagusia "EAJren 12 urteko etengabeko ustelkeria" izan dela salatu du gaur eguerdian bertan egindako ekitaldian.

Alonsotegiko alkategai popularra, Oihalitz Fernandez-Gil, aurkezteko ekitaldian, Bizkaiko PPko presidenteak esan du Alonsotegi "herri gaztea" dela, "kokagune zoragarri batean dagoena, biztanleei bizi-kalitate aparta eskaintzeko beharrezkoa den guztia duena" baina "garrantzitsuena falta da, kudeaketa eraginkorra".

Ildo horretan, Alonsotegiko Udalak 30 urte dituela eta horien erdiak "ustelkeriak zipriztindu" egon direla salatu du: "Legegintzaldiz legealdi, alkatez alkate, EAJk 12 urte galdu ditu ustelkeriagatik eta herritarrek herri oparoa galdu dute, etengabeko ustelkeriagatik". Horregatik, Alonsotegik "aldaketa merezi" duela esan du.

Oihalitz Fernandez-Gil PPko alkategaiak ere ildo berean hasi du bere hitzaldia eta ustelkeriaren aurka borrokatuko dela hitz eman du, kontuak aztertuko dituen batzorde bat sortuko duela eta kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatuko duela. "Ezin dugu onartu Alonsotegi komunikabideetan irregultasunenatik bakarrik agertzea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak