Udal eta foru hauteskundeak -

KANPAINAURREA

Zerbitzuak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Arabako Mendialdean, herrien hustearen kontra borrokatzeko

Eva Lopez de Arroyabe Arabako Foru Aldundirako hautagaia Arraia-Maeztu, Bernedo eta Lagrango zerrenda buruekin bildu da gaur, besteak beste.

Eva López de Arroyabe con varios alcaldables de la montaña alavesa, hoy. Foto: EH Bildu
Eva López de Arroyabe con varios alcaldables de la montaña alavesa, hoy. Foto: EH Bildu
Eva López de Arroyabe con varios alcaldables de la montaña alavesa, hoy. Foto: EH Bildu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Arabako Mendialden zerbitzu publikoak indartzeko konpromisoa hartu du, jendeak eskualdea utzi ez dezan.

Eva Lopez de Arroyabe Arabako Foru Aldundirako hautagaia Arraia-Maeztu, Bernedo eta Lagrango zerrenda buruekin bildu da gaur, besteak beste, maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, euren helburuak partekatzeko.

Aztertutako gaien inguruan, adinekoen egoitza publiko bat sortzea aipatu dute. Izan ere, "une honetan Bernedoko erresidentzian plaza kontzertatuak bakarrik daude, eta hori inguruko bizilagunak oso helduak direnean".

Era berean, eguneko zerbitzuak eta jangelako zerbitzua indartzearen alde ere egin dute.

Ehizetik eratorritako produktuentzako zentro eraldatzaile baten sorrera bultzatuko dutela ere esan dute koalizio abertzaleko ordezkariek eta Laminoria eta Azazetako proiektu eolikoen aurrean EH Bilduk komunitate energetikoak bultzatu nahi dituela esan dute, finantzaketa handituz eta bide horretan, tokiko erakunde zein herritarrei laguntza emango dien bulego bat sortuz.

Azkenik, eskualdean turismo baliabide berriak sortzearen alde egiten dute, Kanpezun udal aterpearekin edota autokarabanentzako parkingarekin egin bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Arabako Mendialdeko azken ordukoak