Udal eta foru hauteskundeak -

Aurrekanpaina

Bizkaiko EAJk enplegua lehenetsi du datorren legealdira begira

Atutxak esan du "garrantzitsua" dela ongizatea eta hazkunde ekonomikoa uztartzea, "Bizkaian enplegu gehiago eta hobea lortzeko, eta oparotasuna indartzeko".

Bizkaiko EAJren ekitaldia Derion. Argazkia: EAJ Bizkaia, Twitter
Bizkaiko EAJren ekitaldia Derion. Argazkia: EAJ Bizkaia, Twitter
Bizkaiko EAJren ekitaldia Derion. Argazkia: EAJ Bizkaia, Twitter

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak eta ahaldun nagusi izateko EAJren hautagai den Elixabete Etxanobek enplegua lehenetsi dute datorren legealdira begira.

Atutxak adierazi du "garrantzitsua" dela ongizatea eta hazkunde ekonomikoa uztartzea, "Bizkaian enplegu gehiago eta hobea lortzeko, eta oparotasuna indartzeko", udal eta foru hauteskundeetan Txorierriko hautagai izango direnen aurkezpen ekitaldian. "Bizkaia geroz eta aberatsagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ongizatea", erantsi du.

Zentzu horretan, harro agertu da bere alderdiaren "kontinuismoarekin" gauzak "ongi planifikatzen dutenen" seinale dela iritzita. "EAJk planifikatu egiten du, lan egiten du eta agindutakoa betetzen du", nabarmendu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Elixabete Etxanobe azken ordukoa