Udal eta foru hauteskundeak -
Aurrekanpaina
Berdintasuna eztabaida politikotik ateratzea proposatu die Iriartek EAJko eta Elkarrekin Podemoseko hautagaiei
"Guztiok emakume eta politikari garen heinean, badira zenbait gai eztabaida politikotik baztertu beharko genituzkeenak", galdegin die Eider Mendoza eta Miren Echevesteri.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EH Bilduko Maddalen Iriartek hitz egiteko deia luzatu die Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai diren Eider Mendoza eta Miren Echeveste EAJ eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariei, "berdintasunaren afera eztabaida politikoetatik ateratzeko" helburuarekin.
Hondarribian Emakumeen Guneak egindako topaketan egin die Iriartek proposamena, EH Bilduk berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
"Guztiok emakume eta politikari garen heinean, badira zenbait gai eztabaida politikotik baztertu beharko genituzkeenak", esan die, nahiz eta jakin badakien horietako alderdi bakoitzak "proposamen eta planteamendu ezberdinak" dituela, "baita berdintasun politikei dagokienez ere".