Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Echevestek Euskadiko "osasun publikoaren narriadura" salatu du

Ezker Anitza-IU Aliantza Berdea Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak Osasun sailburuari leporatu dio "profesionalei eta herritarrei ez entzutea" eta "Osakidetzaren desegitearen aurkako gizarte aldarriari entzungor egitea".

Miren Echeveste, gaurko ekitaldian, Astigarragan. Argazkia: Podemos Euskadi
Miren Echeveste, gaurko ekitaldian, Astigarragan. Argazkia: Podemos Euskadi
Miren Echeveste, gaurko ekitaldian, Astigarragan. Argazkia: Podemos Euskadi

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Aliantza Berdea koalizioko Gipuzkoako ahaldungai nagusiak larunbat honetan salatu duenez, "euskal osasun publikoak okerrera egin du", bere ustez, "Eusko Jaurlaritzak herritarren osasunarekin negozioa egiteko egin duen kudeaketa baten ondorioz".

Echevestek Astigarragan egindako hauteskunde ekitaldi batean egin ditu adierazpenok. Bere ustez, udalerri horrek "oso ondo sinbolizatzen du Euskadiko osasun publikoak bizi duen egoera larria; Gipuzkoako jaiotza tasa handiena duelako eta, hala ere, pediatra bat eta lehen mailako arretako bi mediku bakarrik dituelako".

Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak adierazi duenez, egoera hori "Osakidetzak azaltzen dituen prekarietatearen eta baliabide faltaren adibide bikaina da". Kritikatu duenez, "koroaren harribitxia izatetik herritarren kezka iturri izatera igaro da".

Era berean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari leporatu dio "profesionalei eta herritarrei ez entzutea" eta "Osakidetza desegitearen aurkako gizarte aldarriari entzungor egitea".

"Ayusok eta PPk osasuna pribatizatzeko erabiltzen duten eredua EAJk lortu nahi duen ereduaren oso antzekoa da. Ezin dugu onartu negozioa egitea gure eskubide funtsezkoenekin. Ezin dugu onartu soldata mailak osasunerako sarbidea baldintzatzea", nabarmendu du.

Julen Bengoetxea Astigarragako alkategaiak ere parte hartu du ekitaldian, eta bere lehentasunezko erronken artean jarri ditu pediatra eta lehen mailako arretako mediku gehiago eskatzea eta "udalerri feminista, berdintasunezkoa eta inklusiboa" bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ezker Batua-Berdeaki buruzko albisteak Izquierda-Ezkerra alderdia Prentsa digitalaren azken orduko Astigarraga albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Ezker Anitza-IU