Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdeak nagusien egoitzen eredu aldaketa eskatu du Araban

David Rodriguez Arabako ahaldungaiak salatu duenez, EAJren esku dagoen Arabako Aldundiaren egungo ereduak "emakumezko langileak prekarizatzen ditu, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren azpitik ere kobratzen dutelako".

Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdearen Arabako koalizioa. Argazkia: EITB MEDIA
Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdearen Arabako koalizioa. Argazkia: EITB MEDIA
Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdearen Arabako koalizioa. Argazkia: EITB MEDIA

T.S.J.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdea koalizioaren Arabako alkategaiak eta ahaldungaia Gasteizen batzartu dira igande honetan, datorren maiatzaren 28an izango den hauteskunde-hitzordua prestatzeko helburuz.

EITB Mediari egindako adierazpenetan, David Rodriguez Arabako ahaldungaiak "osasun publiko eta zaintza alor indartsuen" alde egin du, "oso arin zahartzen ari den gure gizarterako funtsezkoak baitira".

Gainera, EAJren esku dagoen Arabako Aldundiaren nagusien egoitzen eredua kritikatu du, "emakumezko langileak prekarizatzen dituelako, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren azpitik ere kobratzen dutelako". Horren aurrean, nagusien egoitzen eredu aldaketa proposatu du, "kalitatezkoa eta publikoa" izan dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Adinekoentzako egoitzak Hauteskundeak Arabako Foru Aldundia