Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
PSE-EE gobernukide izatea defendatu du Anduezak, "herritarren bizitza hobetzeko baita"
Hauteskundeen osteko balizko itunei dagokienez, Anduezak esan du garrantzitsuena dela "zertarako diren eta ez norekin".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal erakunde nagusietako gobernuetan Alderdi Sozialistak parte hartzea defendatu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, "euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuz". Hauteskundeen osteko balizko itunei dagokienez, Anduezak esan du garrantzitsuena dela "zertarako diren eta ez norekin".
Michel Montes Iruña Okako egungo alkate eta PSEko alkategaiaren eta Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko ahaldungaiaren hautagaitzak aurkezteko ekitaldian izan da larunbat honetan Andueza.
PSE-EEko buruzagiak azpimarratu duenez, akordioak bilatzeko oinarrian egon behar da herritarren ongizatea. "Iruña Okan, Gasteizen eta PSE-EEren gaitasuna eta ausardia behar dituzten gero eta udalerri gehiagotan gobernatzeko asmoarekin joango gara sozialistok bozkatzera", iragarri du Anduezak.