Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
PSE-EEK Bilboko Kale Nagusia "zaratarik eta kerik gabe" nahi du, "inoren iritzia gora-behera"
Nora Abete alkategaiak berretsi du hiri "berdeagoa, irisgarriagoa eta ingurugiroa gehiago errespetatzen duena" behar dutela.
agentziak |eitb media
Nora Abete PSE-EEren Bilboko Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotzi eta Alkatetzarako hautagaiak azpimarratu du sozialistak "zaratarik eta kerik gabeko Kale Nagusia" edukitzeko prest daudela, "inoren iritzia gora-behera".
Abetek Euskadiko Ezkerraren Gazteek udalgintzaz eta gaztediaz antolatu dituzten jardunaldietan parte hartu du, Victor Trimiño Euskadiko Ezkerraren Gazteen idazkari nagusiarekin batera.
Abetek "gaztedia politikak gazteekin egitea" aldarrikatu du, eta Bilbo "berdeagoa, irisgarriagoa eta ingurugiroa gehiago errespetatzen duena" lortzeko lan egingo duela hitzeman du. Hala, Bilbo "pertsonentzako, atseginagoa, bizigarriagoa, justuagoa eta solidarioagoa" defendatu du.
"Gozatzeko eremu gehiago" dituen Bilbo aldarrikatu du, "bai Kale Nagusian bai San Frantziskon, autoaren erabilera arrazionalagoa egiten den leku bat eta garraio publikoa sustatzen duena".
"Bidaia-txartelen prezioa erdira jaitsita egin dugun moduan, aurkariak izan baditugu ere, edo kerik eta zaratarik gabeko Kale Nagusia defendatuz, inoren iritzia gora-behera", azpimarratu du Bilboko Udalean aurrera eraman nahi duen eta Juan Mari Aburto alkateak zalantzak agertu dituen proiektuaren harira.