Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
Elkarrekin Podemos-EB-Aliantza Berdeak etxebizitzaren egoera Gasteizen eta Araban "larria" dela salatu dute
Ruiz Noriega Gasteizko alkategaiak ohartarazi du udalak dituen etxebizitzak ez direla nahikoa eta etxebizitza hutsak errebilitatzeko eskatu du.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Garbiñe Ruiz Noriega Elkarrekin Podemos-EB-Aliantza Berdea koalizioaren Gasteizko hautagaiak eta David Rodriguez Arabako Foru Aldundirako hautagaiek salatu dute etxebizitzaren auzia "larria" dela, bai Gasteizen bai Araban, eta neurriak hartu beharra dagoela berehala esan dute.
Bustaldea auzoan izan dira bi hautagaiak. Bertan, EAJ eta PSEk osatzen duten udal taldearekin egin izan dituzten akordioak defendatu dituzte, "horiei esker, kale honetan dauden udal etxebizitzak erreabilatu egingo baitira, adibidez" azaldu dute.
Akordio onak egin dituztela defendatu dute baina bide horretan gehiago egin beharra dagoela ere gaineratu dute: "etxebizitza eskubidea gehago babestu, etxebizitza hutsen gaineko kanona sortu, eta udalarentzat etxebizitza gehiago eskuratu, besteak beste".
David Rodriguez hautagaiak ere gauza bera defendatu du eta ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "babes dezala etxebizitza eskubidea".