Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Laura Aznal gazteei: "Elkarrekin borrokatuko dugu bizi-proiektu duin baten alde"

EH Bilduk Iker Mariezkurrena Berriozarko alkategaia aurkeztu du igande honetan, eta ekitaldi hori aprobetxatu nahi izan du Aznalek alderdiak herriko gobernuan egindako ibilbidea nabarmentzeko, "lehentasuna pertsonak direla argi geratu den" eredu batekin.

Laura Aznal eta Iker Mariezkurrena, erdian, azken honen aurkezpenean. Argazkia: EH Bildu
Laura Aznal eta Iker Mariezkurrena, erdian, azken honen aurkezpenean. Argazkia: EH Bildu
Laura Aznal eta Iker Mariezkurrena, erdian, azken honen aurkezpenean. Argazkia: EH Bildu

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk datorren maiatzeko udal hauteskundeetan Barriozarko Udalerako zerrendaburu joango den hautagaia aurkeztu du igande honetan. Iker Mariezkurrena Zelaia, herriko bizilaguna da eta "ilusioz eta gogotsu" ekin dio erronkari. "Erronka erraldoi baten aurrean nagoela jakin badakit. Ziur naiz zuen laguntzarekin eta nire ilusioarekin lortuko dugula". Eguerdian izan da ekitaldia, Berriozarko Euskal Herria Plazan, eta Mariezkurrenari babesa agertzen izan da Laura Aznal Nafarroako EH Bilduren presidentegaia, alderdi politikoko beste kargu batzuk eta dozenaka jarraitzailerekin batera. 

Hain zuzen ere, Laura Aznalek bere hitzaldia aprobetxatu nahi izan du koalizio abertzaleak azken urteetan, Raul Maiza buru, herriko agintean egindako lana, "lehentasuna pertsonak direla argi geratu den" eredu batekin. Gainera, euskal gazteek etorkizun komun baten eraikuntzan duten balioa azpimarratu du, eta adibide gisa jarri du Mariezkurrena hautagaia bera, "hain gaztea izanik" -26 urte- Berriozarko alkate izatea bezalako erronka bati aurre egiteko prest agertu izanagatik.

"Gazteek ez dute etsiko. Gazteok gure esker on eta babes osoa merezi duzue, eta ez izan zalantzarik elkarrekin borrokatuko dugula enplegu eta lan baldintza duinak lortzeko, etxebizitzaren eskubidearen alde, aisialdiaz eta gure kulturaz gozatzeko eta bizi proiektu indibidual nahiz kolektiboa elkarrekin sortzeko", gaineratu du Aznalek. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Berriozar Hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak