Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Juan Carlos Abascal (PSE) Ermuko alkategai izango da berriro

Abascalek zehaztu duenez, Ermuko saihesbidearen eraikuntza izango da bere lehentasuna, "urteetako atzerapen horiek ermuarrok bigarren mailako bizkaitar garela sentiarazten gaituztelako".

Patxi Lopez, Juan Carlos Abascalekin. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, Juan Carlos Abascalekin. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, Juan Carlos Abascalekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea PSE-EEko alkategai izango da berriro ere 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako, eta zehaztutako lehentasunen artean, saihesbidearen eraikuntza aipatu du, ermuarrek "bigarren mailako bizkaitar" izateari utz dezaten.

Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailea eta Teresa Laespada Bizkaiko ahaldungai sozialista Abascalekin izan dira larunbat honetan. Ermuko egungo alkateak adierazi duenez, saihesbidearen eraikuntzaren azken urratsak "argi eta garbi aldarrikatzeko kalera aterako" direla, "beldurrik gabe". Ermuko erdigunean trafiko-zirkulazioa arintzeko azpiegitura izango da saihesbidea.

Abascalek gogoratu duenez, Jose Luis Bilbao 2010ean Bizkaiko ahaldun nagusiak hitzeman zuen 2016rako saihesbidea bukatuta egongo zela. "Urteetako atzerapen horiek ermuarrak bigarren mailako bizkaitar garela sentiarazten gaituzte", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023