Udal eta foru hauteskundeak -
M26
Navarra Sumak irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, eta EH Bildu da bigarren indarra
UPN, PP eta Ciudadanos alderdien koalizioak 12 hautetsi izango ditu udaletxean; EH Bilduk 8 eskurat ditu, aurreko legealdian baino 3 gehiago. PSNk bost lortu ditu eta Geroa Baik bi.
EITB.EUS
Navarra Suma koalizioak irabazi ditu 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeak Iruñean, eta 13 hautetsi izango ditu udaletxean, botoen % 94 zenbatuta.
EH Bilduk gora egin du boto kopuruan eta zazpi zinegotzi izango ditu, aurreko legegintzaldian baino bi gehiago.
PSNk ere emaitzak hobetu ditu eta bost ordezkari izango ditu (+2). Geroa Bai, berriz, bi eserlekurekin gelditu da, hiru galdu ostean.
Aranzadi zinegotzirik gabe geratu da, baita Izquierda-Ezkerra ere.
Podemosek ez du lortu Iruñeko udaletxean sartzea.
Gauzak horrela, Joseba Asironek (EH Bildu) alkatetza galduko du, Enrique Mayaren (Navarra Suma) mesedetan.