Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina itxiera

Euskadi 'ez desegiteko' M26an EAJri botoa ematea eskatu du Ortuzarrek

"EAJ, apaltasun handiarekin, Euskadi, Europaren pare, bizitzeko toki on bat bihurtzeko, proiektuak josteko erabili dugun haria izan da", aldarrikatu du.

EAJren kanpaina itxiera ekitaldia Bilbon. Argazkia: EFE/LUIS TEJIDO
EAJren kanpaina itxiera ekitaldia Bilbon.
EAJk 'egonkortasuna bermatzeko' eskatu egin du botoa, kanpainaren amaieran

1:13

Agentziak| Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde kanpainako azken egunean EAJren aldeko botoa eskatu du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak, eta euskal herritarren "mobilizazio orokor" bat aldarrikatu du, "Euskadi eta lurralde historikoak desegitea" saihesteko.

EAJk hauteskunde kanpaina Bilbon itxi du. Iñigo Urkullu lehendakariak, EAEko hiru hiriburuetako alkategai jeltzaleek, hiru lurralde historikoetako ahaldungai nagusiek eta Izaskun Bilbao Europako Parlamenturako hautagaiak parte hartu dute mitinean.

"Gaur Euskadi ondo dago", esan du buruzagi jeltzaleak, baina beti horrela izan ez dela gogorarazi du. Azken 40 urteetan EAJ "herria batzeko orratza eta haria ahal zen finen pasa duen eskuineko eskua izan da", gaineratu duenez.

"EAJ, apaltasun handiarekin, Euskadi, Europaren pare, bizitzeko toki on bat bihurtzeko, proiektuak josteko erabili dugun haria izan da", aldarrikatu du Ortuzarrek..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak Hautagaiak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak