Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina

Elkarrekin Podemosek Gasteizen LGTBI+ zentro bat irekitzea proposatu du

Inkestekin ez fidatzeko deia egin du EAJk. EH Bilduk herritarren beharrizanak lehenetsiko dituela esan du. PSOEko Jose Luis Abalos Errenterian izan da. PPk Eneko Goiaren kudeaketa kritikatu du.

Elkarrekin Podemosek Gasteizen egindako ekitaldia.
Elkarrekin Podemosek Gasteizen egindako ekitaldia.
Gasteizen LGTBI zentro bat eraiki nahi du Elkarrekin Podemosek

0:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

Andoni Ortuzarrek maiatzaren 26ko hauteskundeetan parte hartzeko eta botoa EAJri emateko dei egin die herritarrei, “Euskadik, EAJrekin eskutik, aurrera egiten jarrai dezan”.

EAJk Durango egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Han izan dira Ortuzar, Unai Rementeria Bizkaiko zerrendaburua, Izaskun Bilbao Europako hautagaia eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkategaia.

“Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, hobea izango da demokraziarentzat; Durangon, Durangaldeko herrietan eta Euskadi osoan asko izango dugu jokoan maiatzaren 26an: iragana edo etorkizuna; protestak edo proposamenak; oztopoak edo akordioak; Pancho Villaren ejertzitoa edo Eusko Alderdi Jeltzalea. Hori dugu jokoan, toki askotan bi aukera baino ez dira izango”, adierazi du EH Bilduri aipu eginez.  

Horrez gain, Ortuzarrek zuhurtzia eskatu du eta gehiegizko konfiantzarik ez izateko galdegin die militante jeltzaleei. “Inkestek emaitzak onak izango ditugula aurreikusten dute, baina ez gaitezen erlaxatu. Badakizue zertarako diren inkestak? Gainditzeko. Hori izan behar da gure helburua: inkestek ematen dizkiguten datuak hobetzea eta horretarako parte-hartzea masiboa izan behar da”, erantsi du.

Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du EAJk Durangon
Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du EAJk Durangon
Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du EAJk Durangon

1:17

EH Bildu

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduren Arabako zerrendaburuak esan datorren maiatzaren 26an “alternatiba” koalizioa soberanista izango dela. “Bi aukera izango dira: betikoen menpe jarraitzea edo herrialde bezala aireratzea eta herri mugimenduek erakundeak zuzentzea gizartea eskatzen dituen politikak ezartzeko”.

EH Bilduk Laudion egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Fernandez de Pinedoren ondoan izan da Maddalen Iriarte legebiltzarkidea.

Fernandez de Pinedok “Arabako eredua” aldarrikatu du, “herritarren beharrizanak alderdiaren interesen gainetik jartzen dituen eredua”.

Halaber, EAJk kanpaina honetan EH Bilduri egindako kritikak eta irainak salatu ditu. “Beldur dira, ez dute ezer aldatzerik nahi, dena kontrolatzen jarraitu nahi dutelako”. “Zentralismoaren aurrean, hurbiltasuna; klientelismoaren aurrean, gardentasuna; diskriminazioaren aurrean, berdintasuna; murrizketen aurrean, eskubideak; betikoen aurrean, EH Bildu”, azpimarratu du Arabako zerrendaburuak.

Laudioko Udalak prekarietateari 'ateak itxi' dizkiola defendatu du EH Bilduk
Laudioko Udalak prekarietateari 'ateak itxi' dizkiola defendatu du EH Bilduk
Laudioko Udalak prekarietateari 'ateak itxi' dizkiola defendatu du EH Bilduk

1:16

Elkarrekin Podemos

Fernando Lopez Castillo Elkarrekin Podemosen Gasteizko alkategaiak hirian LGTBI+ kolektiboarentzako zentro bat irekitzea proposatu du. Zentro horrek homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako behatoki bat hartuko lukeela erantsi du.

Lopez de Castillok eta Arantxa Abecia Arabako zerrendaburuak goizean egin duten ekitaldian, Homofobia, Transfobia eta Biforiaren aurkako Nazioarteko Eguna izan da gai nagusia.

Lopez de Castillok LGTBI+ kolektiboa osatzen duten pertsonen alde azken bi hamarkadatan Gasteizen “oso gutxi edo ezer” egin dela esan du, eta erakundeak egin ditu horren arduradun, “beste aldera begiratu dutelako urteetan”. Egoera horri irtenbidea emateko asmoz, LGTBI+ zentro bat irekitzea proposatu du.

“Zentroa non ezarri beharko litzatekeen ez dugu esango, hori LGTBI+ mugimenduarekin batera egin beharreko prozesuan erabaki behar delako”, erantsi du.

Elkarrekin Podemos: 'EAEn aldaketaren herria da Errenteria'
Elkarrekin Podemos: 'EAEn aldaketaren herria da Errenteria'
Elkarrekin Podemos: 'EAEn aldaketaren herria da Errenteria'

0:54

PSE-EE

Euskadiko Alderdi Sozialistak Errenterian egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia, eta Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkariaren eta jarduneko Sustapen ministroaren babesa izan dute Gipuzkoako hautagaiek.

Abalosek esan du PSOEk “guztiontzako proiektu komuna” duen bitartean, PPk “lurraldearen zati bat mespretxatu eta bazterrean” utzi duela.

“Horregatik Katalunian diputatu bakarra lortu du, eta Euskadi bat bera ere ez. Hausnarketa egin behar dute, ezinezkoa da proiektu nazional bat izatea, Espainiako beste lurralde batzuetan egon gabe”, adierazi du.

“Espainia modernizatzeaz gain, PSOEren lorpen politikorik handiena gizartearen kohesioa lortu izan da, denekin kontatu dugulako eta denak proiektu nazional eta kolektibo horren parte egin ditugulako, nortasun anitzak errespetatuz. Horixe de Espainiaren aberastasuna, gure ezberdintasunekin batera jarraitzea”, azaldu du.

Abalos: 'Espainia plurala delako, PSOE ere plurala da'
Abalos: 'Espainia plurala delako, PSOE ere plurala da'
Abalos: 'Espainia plurala delako, PSOE ere plurala da'

0:55

PP

Euskadiko Alderdi Popularrak Donostiako Igara auzoan egin du arratsaldeko ekitaldia, eta Gipuzkoako hiriburuan aparkatzeko arazoak daudela irudikatzeko bi auto bata bestearen gainean jarri dituzte.

Borja Semper alkategaia babestuta, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak gogor kritikatu du Eneko Goia, “Bilbotik zer egin behar duen esan arte” ezer egiten ez duela nabarmenduz.

“Goia gizon otzana da, eta suposatzen dut Andoni Ortuzarrentzat askoz errazagoa dela Goiarekin lan egitea, niretzat Semperrekin lan egitea baino; izan ere, Semperrek bere ideiak eta lehentasunak ditu, pentsatzen duena esaten du eta zintzoa da. Goiak, berriz, Bilbotik aginduak jaso arte itxarongo du eta, beraz, donostiarrek zer gertatuko den jakin nahi badute, Goiarangana joko dute, honek Bilbon galdetuko du eta ondoren kontatuko die donostiarrei”, azaldu du.

Igaran eta Amaran disuasio aparkalekuak jarriko lituzke Borja Semperrek
Igaran eta Amaran disuasio aparkalekuak jarriko lituzke Borja Semperrek
Igaran eta Amaran disuasio aparkalekuak jarriko lituzke Borja Semperrek

0:58

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak