Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina

PSE-EEk Rubalcabagatik dolua adierazten jarraitzen du kanpainan

EAJk proposatu du Gasteizko Salburua eta Zabalgana auzoak 'ekobulebar' baten bidez lotzea; EH Bilduk Bilboren "bigarren eraldaketa handia" nahi du; eta Elkarrekin Podemosek EAJren aurka jo du.

Mendia eta Egiguren, Rubalcabaren agurrean. Argazkia: EITB
Mendia eta Egiguren, Rubalcabaren agurrean. Argazkia: EITB
Mendia eta Egiguren, Rubalcabaren agurrean. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ

EAJk proposatu du Gasteizko Salburua eta Zabalgana auzoak 'ecobulebar' baten bidez lotzea. Eremu berdeak, bizitzeko tokiak eta kultur eta berrikuntza lekuak bilduko lituzkeen korridore ekologikoa izango litzateke.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, kargu horietarako EAJk dituen hautagaiekin, Abiadura Handiko Trena hirian nola sartuko den izan dute hizpide. Urtaranek adierazi du hiriaren eraldaketa horrek Salburua eta Zabalgana 'ekobulebar' baten bitartez lotzeko aukera sortzen duela. Korridore ekologiko handia izango omen litzateke, garraio funtzioari eutsiko liokeena (trena, tranbia eta bestelako bideak), baina lotura berde horrek eremu berdeak, mikromugikortasun iraunkorra (bizikleta, oinezkoentzako bideak, ibilgailu elektrikoak), bizilekuak eta kulturarako eta berrikuntzarako tokiak barne hartuko lituzke.

Arratsaldean, Unai Rementeria EAJren ahaldungai nagusiak, Getxon egindako ekitaldi batean, maiatzaren 26an botoa emateak duen garrantzia azpimarratu du, "herritarren egunerokoarekin erabat lotuta dauden gaiak" erabakitzen direlako: "Zerbitzu sozialak, enplegu politikak edo garraio publikoa, besteak beste".

Rementeriak esan du udal eta foru hauteskundeetan "pertsona fidagarriak" aurkeztuko dituela EAJk, "kaleko jendearentzat garrantzitsuak" diren gauzak daudelako tartean.

"Madrilgo lezioa ikasi behar dugu", ohartarazi du Rementeriak. "Hiru hauteskunde hiru urtetan eta, nola daude? Lehenengo egunean bezalaxe: liskarrak, gobernurik gabe, proiekturik gabe. Geldirik".

Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du Ortuzarrek
Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du Ortuzarrek
Maiatzaren 26an inor ez dadila etxean geratu eskatu du Ortuzarrek

1:14

EH Bildu

Bilboko La Casillan egindako ekitaldi handi batean, Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaiak esan du hiriak "bigarren eraldaketa handia" behar duela eta, horretarako, "jendearen Bilbo" eraiki beharra dagoela, multinazionalen eta inbertitzaileen "makroproiektuen" ondoren. Hala, Udalean "norabide aldaketa" egitearen alde egin du.

Bea Ilardia ahaldungai nagusiak esan du EH Bilduren helburua Bizkaian "eragin handiagoa" izatea dela, EAJri gailentzea "Bizkaia justuagoa, solidarioagoa eta bizi kalitatean aurreratuagoa" egiteko, eta aurrerapenak "bizkaitar guztiei helarazteko, ez batzuei bakarrik".

Pernando Barrena Europako hauteskundeetarako hautagaiak ere hartu du hitza. Bruselara "Europa honek ordezkatzen ez gaituela" esatera joango dela aipatu du, Europako Parlamentua "estaturik gabeko nazioen bozgorailu" izan dadin.

Barrenak gogorarazi du Oriol Junqueras, Orain Errepublikak koalizioaren zerrendaburua, preso dagoela; gaineratu du nazioarteari adieraziko diola ezin dela bakea egonkortu "dituzten ideiengatik presoak dauden bitartean" eta ETAko presoak libre uztea eskatuko duela.

Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du koalizio abertzalea "herri honen historia idazten" ari dela, eta maiatzaren 26ko orokorretako 260.000 botoak gainditu nahi dituztela.

Lehen ekitaldi nagusia Bilboko Casillan egin du EH Bilduk
Lehen ekitaldi nagusia Bilboko Casillan egin du EH Bilduk
Lehen ekitaldi nagusia Bilboko Casillan egin du EH Bilduk

1:18

Leioan egindako ekitaldi batean, Eneritz Madariagak, Elkarrekin Podemosen Bizkaiko ahaldungai nagusiak, kritikatu du EAJk "lurraldea, zerbitzuak eta herritarrak zatitzen" dituela" gehien ordaintzen duenari salduz, lagunei azpiegitura handien proiektuak ematen, behar ez diren lanetan diru publikoa xahutuz".

Madariagak "jendea politiken erdigunean jarriko duen eredu alternatiboa" aldarrikatu du. "Guk, Elkarrekin Podemosek, Aldundiaren lehentasunak irauliko ditugu, eta Bizkaiko gehiengo sozialaren eskubideak eta beharrak defendatuko ditugu", azpimarratu du.

Bestalde, Basaurin egindako beste ekitaldi batean, Lander Martinez Podemos Euskadiren idazkari nagusiak salatu du EAJren udal politikak direla "bete gabeko promesen adibide argia", eta udal hauteskundeetarako "boto-paper aurrerakoia" Elkarrekin Podemosena dela.

Martinezek esan du haien hautagaitzak "gure aniztasuna, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko borroka eta inguruarekiko ardura duen udalerria" ordezkatzen duela.

"Zenbatetan hitz egin dute trenbideko pasabideaz eta Jaurlaritzak berak arriskutsutzat jotzen duen trenbideak zatitzen duen herri hau batzeaz? Basauri urtetan bizi izan da alkateek bete ez dituzten promesekin", kritikatu du.

Maletak egiteko eskatu die Elkarrekin Podemosek Leioako jeltzaleei
Maletak egiteko eskatu die Elkarrekin Podemosek Leioako jeltzaleei
Maletak egiteko eskatu die Elkarrekin Podemosek Leioako jeltzaleei

0:52

PSE-EE

PSE-EEk igandean ekingo dio berriro kanpainari, izan ere, atzo bertan behera utzi zuen Alfredo Perez Rubalcabaren heriotzagatik, eta bihar PSOEren idazkari ohiari omenaldia egitea izango da kanpainako ekitaldia.

Sozialistek atzo erabaki zuten hauteskunde kanpaina etetea iktus baten ondorioz hil den buruzagi ohiaren heriotzaren berri izan zutenean.

Hori horrela, gaurko ez dute inolako deialdirik egin, eta bihar omenaldiarekin berrekingo diote agendari.

PP

Amaya Fernandez EAEko PPren idazkari nagusi eta Bizkaiko ahaldungai nagusiak adierazi du "fokua" Bizkaiko emakumezkoen langabezian jarri behar dela, eta "EAJren eta PSEren erakundeen arreta gabezia amaitu" behar dela, lurraldeko "lan prekarietatea feminizatu" dutela iritzita.

Amaya Fernandezek Bilbon egin ditu adierazpenok, emakumeekin egindako ekitaldi batean. Bertan izan da, era berean, Raquel Gonzalez, PPren Bizkaiko burua eta Bilboko alkategaia.

Fernandezek lurraldeko emakumeen langabezia maila "kezkagarriaz" ohartarazi du, eta horregatik, "okerren daudenengan fokua jarriko duen" enplegu egitasmo berezia iragarri du. Izan ere, "kasu askotan erakundeek ahazten dituzten eremuetako emakumeak dira" okerren daudenak, "besteak beste, Ezkerraldekoak eta Bilbokoak, Euskadin langabezia maila altuena duen hiriburukoak".

Ahaldungai nagusiak salatu du EAJren eta PSE-EEren foru-gobernuak "bizkaiko lan prekarietatea feminizatu" duela, zerbitzuen sektorea bezalaxe, emakumeak "langabeziara edo lan prekarioetara bultzatzen".

Horren harira, esan du ez diola harritzen Bizkaia izatea "azkena Euskadin enplegu sorkuntzan", zeren "Teresa Laespada Enplegu diputatu eta hautagai sozialistak ez ditu enplegu datuak ezagutzen, atzo hautagaiek egin zuten eztabaidan agerian geratu zen moduan, errealak ez diren datuak eman eta 4.500 langabe ahaztu baitzituen".

Alderdi Popularraren ardura nagusietakoa langabezia da
Alderdi Popularraren ardura nagusietakoa langabezia da
Alderdi Popularraren ardura nagusietakoa langabezia da

0:55

Alderdi Popularrak emakumeak izan ditu gaur gogoan
Alderdi Popularrak emakumeak izan ditu gaur gogoan
Alderdi Popularrak emakumeak izan ditu gaur gogoan

0:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023