Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina hasiera

Hauteskunde hirukoitzen kanpainari hasiera eman diote EAEko alderdiek

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetan murgilduta daude dagoeneko.

Euskal alderdiak, kanpainan. Irudia: EFE/eitb.eus.
Euskal alderdiak, kanpainan.
Euskal alderdiak, kanpainan. Irudia: EFE/eitb.eus.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal alderdiek udal, foru eta Europako hauteskundeetako kanpaina abiatu dute, hiriburuetan egin dituzten ekitaldietan. Hauteskunde orokorrak egin zirenetik bi aste igaro aurretik, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE-EEk eta PPk 15 egun dituzte aurretik, maiatzaren 26an udalak, batzar nagusiak eta Europako Parlamentuak berrituko dituzten hauteskundeetarako botoa eskatzeko.

EAJk ekitaldiak egin ditu Donostian, Gasteizen eta Bilbon, aldi berean, 'Bat Eginik' lelopean, hauteskunde kanpainari hasiera emateko. Alderdi jeltzaleko ehunka militantek eta jarraitzailek EAEko hiriburuetan egindako hiru mitinak jarraitu ahal izan dituzte pantaila handietan.

Jeltzaleei "boto hirukoitza" ematea eskatu du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "ongi gobernatutako eta zuzendutako udalak, aldundiak" eta Europan Euskadi defendatuko duen "ahots bat" izateko. Bestalde, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan "eskuina gelditzeko" lortutako emaitza "bikaina" gogorarazi du Ortuzarrek.

EAJk hiru ekitaldi aldi berean egin ditu hauteskunde kanpainari hasiera emateko
EAJk hiru ekitaldi aldi berean egin ditu hauteskunde kanpainari hasiera emateko
EAJk hiru ekitaldi aldi berean egin ditu hauteskunde kanpainari hasiera emateko

1:05

EAEn, hiru ekitaldi egin ditu EH Bilduk: Gasteizen, Mungian (Bizkaia) eta Donostian. Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak Donostiako Egia auzoan esan duenez, ziur dago koalizio abertzaleak lurralde hori gobernatuko duela maiatzaren 26tik aurrera. Donostiako alkate ohiaren arabera, EH Bilduk apirilaren 28an "emaitza apartak izan zituen" eta "olatu berri bat osatu zuen Gipuzkoan". "Gaur hemen gaude olatu hori hartzeko eta emaitza horiek Europako erakundeetara, udaletara eta Gipuzkoara eramateko", esan du.

Gainera, koalizio abertzaleak nazio mailako ekitaldi bat egin du Iruñean. Bertan, Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu Bakartxo Ruiz eta hiriburuko alkate izateko hautagaia izango den Joseba Asiron aurkeztu ditu.

EH Bilduk Iruñean hasi du kanpaina
EH Bilduk Iruñean hasi du kanpaina
EH Bilduk Iruñean hasi du kanpaina

1:30

Kanpainari hasiera Gasteizen eman dio Elkarrekin Podemosek. Koalizioak Eusko Legebiltzarrean azaldu duen "seriotasuna, onura eta fidagarritasuna" eta EAJ-PSEren eredua kontrajarri ditu Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak. Martinezen ahotan, sozialistak eta jeltzaleak "dirua egiteaz" arduratzen dira, baina herritarren premiak alde batera utzita.

Podemosek, Ezker Anitzak eta Equo Berdeek elkarrekin egiten duten hirugarren kanpaina dela gogorarazi du Martinezek. Proiektu politikoa eta erakundeetan duen presentzia sendotzeko "beste pauso bat" dela azpimarratu du koalizio moreko buruzagiak.

Elkarrekin Podemosek Gasteizen egin du kanpainaren hasiera ekitaldia
Elkarrekin Podemosek Gasteizen egin du kanpainaren hasiera ekitaldia
Elkarrekin Podemosek Gasteizen egin du kanpainaren hasiera ekitaldia

1:08

Idoia Mendiak eman dio hasiera PSE-EEren hauteskunde kanpainari, Bilbon egindako ekitaldi batean. Bertan, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagia omendu dute, egoera kritikoan baitago, iktus bat izan ondoren.

EAEko sozialisten buruaren hitzetan, bere alderdia da maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetako "benetako boto erabilgarri bakarra". "Euskadin, Espainian eta Europar Batasunean Alderdi Sozialistari babes irmoa emanda baino ezingo da galarazi eskuinek Europako gidaritza hartzea", esan du.

PSEk Bilbon hasi du hauteskunde kanpainia
PSEk Bilbon hasi du hauteskunde kanpainia
PSEk Bilbon hasi du hauteskunde kanpainia

1:07

Kanpaina abiatzeko ekitaldian, Bilbon, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak esan duenez, hauteskunde orokorrak bere alderdiarentzat "ez ziren ondo joan", baina "ezta Espainiarentzat ere, PSOEk irabazi zituelako", eta sozialistak daudenean Gobernuan, "Espainian gauzak gaizki doaz, eta itxura txarra dauka dagoeneko, Podemos Gobernuan sartu ala ez pentsatzen ari baitira".

Horregatik, hauteskunde hauek "egoerari buelta emateko bigarren aukera bat dira", adierazi du. "Sanchezi abisua emateko botoa da, espainiarren txeke zuri bat ez duela esateko, adostu egin behar duela, gelditu behar dela eta guztientzat gobernatu behar duela esateko. Orain PPri botoa emateko arrazoi gehiago daude, 'irabazi duzu, baina honaino, ez pasatu' esateko Sanchezi", gaineratu du.

PPk Bilbon hasi du hauteskunde kanpaina
PPk Bilbon hasi du hauteskunde kanpaina
PPk Bilbon hasi du hauteskunde kanpaina

0:57
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak