Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina hasiera

Ortuzar: 'Erakunde ongi gobernatuak izateko EAJri boto hirukoitza eman'

Aldi berean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekitaldiak egin ditu EAJk, hauteskunde kanpainari hasiera emateko.

EAJren kanpaina hasiera ekitaldiak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Ortuzar: "Erakunde ongi gobernatuak izateko EAJri boto hirukoitza eman"
EAJk hiru ekitaldi aldi berean egin ditu hauteskunde kanpainari hasiera emateko

1:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan jeltzaleei "boto hirukoitza" ematea eskatu du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "ongi gobernatutako eta zuzendutako udalak, aldundiak" eta Europan Euskadi defendatuko duen "ahots bat" izateko. Bestalde, "eskuina gelditzeko" apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan izandako emaitza "bikaina" gogorarazi du Ortuzarrek.

Aldi berean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekitaldiak egin ditu EAJk, "Bat Eginik" lelopean, hauteskunde kanpainari hasiera emateko. Alderdi jeltzaleko ehunka militantek eta jarraitzailek EAEko hiriburuetan egindako hiru mitinak jarraitu ahal izan dituzte pantaila handietan.

Ekitaldi nagusian, Donostiako Katalunia plazan, Ortuzarrek hitza hartu du. Azken hauteskunde orokorretan lortutako "emaitza apartak" gogorarazi ditu buruzagi jeltzaleak. Kongresuan zazpi eserleku, bederatzi ordezkari Senatuan, ia 400.000 boto eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan garaipena lortu zuen EAJk. "Denak emateko, irrikaz eta gogoz ehuneko ehunean" daudela ziurtatu du EBBko presidenteak.

Ortuzarren hitzetan, "jendearekin, kalearekin, konektatzeko gaitasunagatik" bakarrik uler daitezke emaitzok, eta militantziaren lanagatik, haren bidez "Euskadiko txoko guztietara heltzea" lortzen dutelako, "lehen mailako" taldeak izateaz gain.

Apirilaren 28ko "poztasuna digeritzeko" apenas denborarik izan ez dutela onartu du Andoni Ortuzarrek. "Birzentralizazioaren aurka egiteko, autogobernua babesteko, Madrilen Euskadiren interesak defendatzeko eta eskuina gelditzeko modurik onena EAJri botoa ematea zela ulertu zuten euskal boto-emaileek", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Euskal Autonomia Erkidegoa Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak