Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpaina hasiera

Sanchez eta EAJri 'abisua eman' nahi die PPk

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak uste duenez, udal, foru eta europar hauteskundeak "bigarren aukera" bat dira popularrentzat.

Amaya Fernandez eta Raquel Gonzalez, PPren hautagaiak Bizkaia eta Bilborako. Argazkia: EFE.
Amaya Fernandez eta Raquel Gonzalez, PPren hautagaiak Bizkaia eta Bilborako.
PPk Bilbon hasi du hauteskunde kanpaina

0:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPko presidente Alfonso Alonsok nabarmendu duenez, maiatzaren 26ko hauteskundeak "bigarren aukera" bat dira Pedro Sanchezi eta EAJri "abisua emateko".

Udal, foru eta Europako hauteskundeetako kanpainaren irekiera ekitaldian, Bilbon, Alonsok hauteskunde orokorrak PPrentzat "ez zirela ondo joan" onartu du, baina ezta Espainiarentzat ere, PSOEk irabazi zuelako, eta sozialistak daudenean Gobernuan, "Espainian gauzak gaizki doaz, eta itxura txarra dauka dagoeneko, Podemos Gobernuan sartu ala ez pentsatzen ari dira eta".

Horregatik, hauteskunde hauek "bigarren aukera" bat direla uste du, "egoerari buelta emateko".

"Sanchezi abisua emateko botoa da, espainiarren txeke zuri bat ez duela esateko, adostu egin behar duela, gelditu behar dela, eta guztientzat gobernatu behar duela esateko. Orain PPri botoa emateko arrazoi gehiago daude, Sanchezi esateko 'irabazi duzu, baina honaino, ez pasatu'", esan du.

Alonsok EAJri ere abisua ematea eskatu du, esateko zin duela sozialisten eta Podemosen arteko gobernu bat babestu, horrek jeltzaleei Madrilen influentzia handiagoa eman arren, ekonomiarentzat "arrisku" bat delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak