Hauteskunde Orokorrak -

U23

Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina

EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.

Kanpaina itxiera. Irudia: EITB Media
Kanpaina itxiera. Irudia: EITB Media
Kanpaina itxiera. Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indar politikoek amaiera eman diote gaur U23ko hauteskunde orokorren kanpainari, bi aste euren mezuak zabaltzen eman ostean. Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina.

Larunbat hau hausnarketa-eguna izango da, eta igandean herritarrak hautestontzietara deituta egongo dira Diputatuen Kongresuan eta Senatuan izango dituzten ordezkariak aukeratzeko.

1.789.071 pertsona daude botoa ematera deituta Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik 80.374 atzerrian bizi dira. Duela bi hilabete egin ziren Udal eta Foru Hauteskundeekin alderatuta, ia 80.000 herritar gehiagok izango dute boza emateko eskubidea.

Gainera, Euskadiko 204.148 herritarrek botoa eman zuten postetxeetan ostegun gaueko hamabiak arte, hau da, eskaeren % 95, eta horiei gehitu beharko litzaizkieke ostiralean botoa utzi duten azkenak.

EAEn, 214.675 lagunek eskatu zuten botoa postaz ematea, eta ostegun gauerdian, 10.527 pertsona baino ez ziren geratzen botoa emateko.

Honela amaitu dute kanpaina alderdiek:

EAJ

Madrilen Euskadiren ahotsa bermatzeko EAJ bozkatu behar dela esan du Aitor Estebanek
Madrilen Euskadiren ahotsa bermatzeko EAJ bozkatu behar dela esan du Aitor Estebanek
Madrilen Euskadiren ahotsa bermatzeko EAJ bozkatu behar dela esan du Aitor Estebanek

1:11

PSE-EE

Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk
Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk
Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk

1:11

EH Bildu

EH Bildu ziur dago ordezkaritza zabalagoa lortuko duela Madrilen
EH Bildu ziur dago ordezkaritza zabalagoa lortuko duela Madrilen
EH Bildu ziur dago ordezkaritza zabalagoa lortuko duela Madrilen

1:00

Sumar

Sumarreko euskal hautagaiek kanpaina Madrilen itxi dute Yolanda Diazi babesa emateko
Sumarreko euskal hautagaiek kanpaina Madrilen itxi dute Yolanda Diazi babesa emateko
Sumarreko euskal hautagaiek kanpaina Madrilen itxi dute Yolanda Diazi babesa emateko

1:04

PP

Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''

01:10
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hauteskundeak Senatua Sumar alderdia albisteak