Hauteskunde Orokorrak -
U23ko hauteskundeak
Postaz bozkatzeko 265 mila eskaera baino gehiago onartu ditu Correosek Hego Euskal Herrian
Zehazki, 239.101 eskabide aurkeztu dira aurrez aurre posta-bulegoetan, eta 25.985 modu telematikoan, Correosen webgunearen bidez. 2019ko abenduko hauteskundeetako datuekin alderatuta ia laukoiztu egin dira eskaerak, eta bikoiztu 2019ko apirilekoetatik.
EITB Media
Datorren uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretan postaz bozkatu nahi duten 265 milatik gora euskal herritarren eskaerak onartu ditu Correosek. Zehazki, posta bidez bozkatzeko 265.086 eskaera jaso dira; 30.928 Araban, 126.188 Bizkaian, 57.559 Gipuzkoan eta 47.411 Nafarroan.
Horietatik, 239.101 posta-bulegoen sarean aurkeztu dira aurrez aurre; 27.671, Araban; 115.951, Bizkaian; 53.426, Gipuzkoan eta 39.053 Nafarroan. Beste 25.985 eskaerak Correosen webgunearen bidez egin dira modu telematikoan; 3.257 eskabide egin dira Araban; 10.237, Bizkaian; 4.133, Gipuzkoan eta 8.358, Nafarroan webgunearen bitartez.
Aurreko hauteskundeekin alderatuz gero, laukoiztu egin da eskaera kopurua. 2019ko azaroko Hauteskunde Orokorreratarako, 67.314 eskaera egin ziren Hego Euskal Herrian; 5.540 eskaera izan ziren Araban; 31.213, Bizkaian; 16.671, Gipuzkoan eta 13.890, Nafarroan.
2019ko apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretarako, berriz, 125.765 legunek eskatu zuten postaz bozkatzea; 33.995 eskaera jaso ziren Araban; 46.893, Bizkaian; 26.064, Gipuzkoan eta 18.813, Nafarroan. Aste Santuko Pazko igandean ospatu ziren orduan hauteskundeak, eta San Prudentzio egunarekin ere bat egin zuten. Horregatik igo zen nabarmen urte hartan posta bidezko Arabako boto kopurua. Orduko kopuruak aise gainditu dira, hala ere, oraingoan.
Espainian ia bikoiztu
Estatu mailan 2,6 milioitik gora (2.622.808) eskaera jaso dira (horietatik ia bi milioi, aurrez aurre). 2019ko apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretarako jaso ziren posta bidezko boto eskaerak bikoiztu egin dira ia (% 94,71 gehiago); izan ere, orduan 1.346.995 eskaera jaso ziren eta abendukoetan, 997.530. 2016ko ekainaren 26koetan 1.453.446 eskaera jaso ziren, eta zifra horretan zegoen orain arteko errekorra.