Hauteskunde Orokorrak -
U23 hauteskundeak
Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia izango da Sumar Mugimenduko Bizkaiko zerrendaburua
Halaber, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Roberto Uriarte ez da Sumar Mugimenduko Arabako zerrendaburua izango.
Agentziak | EITB Media
Lander Martinez EAEko Podemoseko idazkari nagusi ohia izango da Sumar Mugimenduko Bizkaiko hauteskunde orokorretako zerrendaburua, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.
Martinez Sumarreko kolaboratzaile nagusietako bat izan da hilabete hauetan, eta koalizio aurrerakoiaren hautagaitzan sartu da, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Gobernuko presidentegaiak bultzatutako alderdiaren kuotari dagozkion postuetako batean.
Hala, Sumarren zerrendetako irteera postuetan oraindik argutzeke zegoen beste izen bat ezagutu da, Hauteskunde Batzordearen aurrean U23rako hautagaitzen erregistro ofiziala falta baita, eta horren epea astelehen honetan amaituko da.
Gipuzkoaren kasuan, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia izango da Sumarren zerrendaburua, eta Arabari dagokionez, EITBk jakin ahal izan du Roberto Uriarte utzi egingo duela politika, eta ez dela ezkerreko koalizioko zerrendetan joango. EHUn duen irakasle postura itzuliko da. Bihar jakinaraziko du Elkarrekin Podemosek Arabako hautagaia nor izango den.