Hauteskunde Orokorrak -
Emaitzak
Abascalek Voxen gorakada ospatu du, baina gobernagarritasunak kezkatzen du
Voxek "hamaika hilabetetan soilik" gorakada "oso azkarra" lortu, eta Espainian demokrazia "hobetu" du, eskuin-muturreko alderdiko buruzagiak azpimarratu duenez.
Agentzia | Erredakzioa
Voxek "hamaika hilabetetan soilik" gorakada "oso azkarra" lortu, eta Espainian demokrazia "hobetu" du, Santiago Abascal eskuin-muturreko alderdiko presidenteak igande honetan azpimarratu duenez. Hala ere, PSOEren garaipenak eta Estatuaren gobernagarritasunak kezkatzen dutela ziurtatu du Abascalek.
Ehunka jarraitzaile alderdiaren egoitzara joan dira, Madrilgo Bambu kalera, Voxek lortutako 52 eserlekuak ospatzeko.
Egoitzaren atarian prestatu duten agertokian, Voxen 3,5 milioi boto-emaileei eskerrak eman dizkie Abascalek, eta ez dietela huts egingo agindu die Voxeko buruak.
"Ez dugu atzerapausorik emango, eta hauteskundeetako urtebete honetan defendatu izan dugun gauza bera defendatuko dugu Gorteetan", ziurtatu du. Lau edo bost zinegotzi izatetik Espainiako hirugarren indar politikoa izatera pasatu da epe horretan.