Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren amaiera

EAEko PPk 'zentzudunei' eskatu die botoa, 'gauzak aldatzeko'

Alfonso Alonsok gogorarazi du zentro-eskuineko boto zatiketak eserleku bat eman ziola EH Bilduri Araban, eta beste bat Podemosi Bizkaian.

Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. Argazkia: EFE
Euskadiko PPren hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia, Gasteizen

0:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak "zentzudunei" eskatu die botoa, "gauzak aldatzeko".

EAEko PPk Gasteizen eman dio amaiera igandeko hauteskunde orokorretako kanpainari. Harekin batera, Mari Mar Blanco, Bea Fanjul eta Iñigo Arcauz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak izan dira.

Euskadiko 'popularren' buruak adierazi du PPk "berreskuratu" egingo duela apirileko bozetan galdutakoa. Orduan, ordezkaritzarik gabe geratu zen.

Horregatik, zentro-eskuineko botoa PPn biltzeko deia egin du Alonsok, eta gogorarazi du espazio politiko horretan izandako zatiketak eserleku bat eman ziola EH Bilduri Araban, eta beste bat Podemosi Bizkaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Hauteskunde orokorrak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Alfonso Alonso Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak