Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren hasiera

Ortuzar: 'Haserrearen kontrako erremediorik onena EAJ bozkatzea da'

EAJko buruzagiak ulergarritzat jo du jendea nazkatuta egotea hauteskundeak errepikatu direlako, baina erantzuna abstentzioa ezin daitekeela izan ohartarazi du.    

Andoni Ortuzar EAJko presidentea kanpainaren hasierako ekitaldian. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJko presidentea kanpainaren hasierako ekitaldian.
Gasteizen hasi du hauteskunde kanpaina EAJ-k

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak esan du ulertzekoa dela herritarrak haserre egotea "egoera politikogatik eta hauteskundeak errepikatu direlako", baina haserre horren kontrako "erremediorik" onena EAJ bozkatzea dela azpimarratu du, "eta ez abstentziora jotzea".

EAJk Gasteizen egin du hauteskunde kanpainaren hasierako ekitaldi politikoa. EAJko hautagaiek Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Andoni Ortuzarren babesa izan dute. Beste hainbat kargu jeltzale ere izan dira bertan.

EAJren helburua apirilean lortutako sei ordezkariei eustea izango da.

Testuinguru politiko ezegonkorraren egoera Espainiako alderdi ezkertiarrena dela esan du Ortuzarrek, presidente bat aukeratzeko eta gobernua osatzeko gai izan ez direlako, "eta orain ardura herritarren gainean utzi dute", kritikatu du.

"Haserrea kentzeko erremedioa bozkatzea da. Eta erremediorik eraginkorrena EAJ bozkatzea da, hori baita botorik seguruena", ziurtatu du.

Ortuzarren esanetan, logikoa da herritarrek kanpaina honekiko interesik ez izatea eta "Espainiako klase politikoa pikutara bidaltzeko gogoa izatea, baina erantzuna ezin daiteke abstentzioa izan; erantzuna botoaren bidez eman beharra dago".  

Hauteskundeen ostean gerta daitekeenaren harira, EAJk baztertu egin du eskuineko hiru alderdiek Gobernua osatzeko beste eserleku eskuratzea.

"Sanchezekin noren babesa bilatuko duen jakitea izango da gakoa, eta horregatik ezinbestekoa da EAJ indartsu bat egotea Madrilen, han gertatuko dena baldintzatu ahal izateko eta PPrekin ezer egitea saihesteko", azaldu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV EAEko hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Hauteskunde inkestak Senatua