Hauteskunde Orokorrak -

KATALUNIA

Preso dauden hautetsi katalanek aske uzteko eskatu diote Gorenari, beren lana egiteko

Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Sanchez, Josep Rull eta Raul Romeva buruzagi independentisten abokatuek idatzi bat aurkeztu dute Auzitegi Gorenean.

Kataluniako buruzagi independentistak akusatuen aulkian. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako buruzagi independentistak akusatuen aulkian
Preso dauden hautetsi katalanek aske uzteko eskatu diote Gorenari, beren lana egiteko

2:39

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behin-behinean preso dauden Kataluniako buruzagi independentistetako bost hautatuak izan ziren apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan eta, ildo horretan, aske uzteko eskaera egin diote defentsa abokatuek Auzitegi Gorenari, beren lana egin ahal izan dezaten.

Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Sanchez eta Josep Rull Diputatuen Kongresurako hautatu zituzten eta Raul Romeva, ostera, Senaturako.

Halaber, litekeena da Auzitegi Gorenak horiek epaitzen jarraitu ahal izateko Kongresuari baimena eskatzea eta, hortaz, Kataluniako prozesuaren epaiketa bien bitartean bertan behera gelditzea.

Jordi Pina (Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turullen abokatua) eta Andreu Van Den Eynde defentsa abokatuek (Oriol Junqueras eta Raul Romevaren abokatua) idatzi bat aurkeztu dute gaur goizean Auzitegi Gorenean eta horren berri eman dute auzitegiaren atarian.

Defentsak aurkeztutako idatzian, ez da modu esplizituan eskatzen Kataluniako prozesuaren epaiketa bertan behera uztea. Hala ere, litekeena da Kongresuaren balizko suplikazio-idazkiaren ondotik hori gertatzea. Espainiako Gorteak maiatzaren 21ean osatuko dira.

Pinaren eta Van Den Eynderen esanetan, bost hautetsiak aske gelditzea ezinbestekoa da beren karguak hartzeko ez ezik, legegintzaldian zehar beren lana egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Katalunia albisteak Berriak Politika Auzitegi Gorena albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak