Hauteskunde Orokorrak -

A28

Javier Marotok Arabako eserlekua galdu du

EH Bilduk irabazi du azken aulki hori. PPko Antolaketa idazkariorde eta kanpainako burua ere badena 383 botora geratu da.

Maroto, burumakur, Casadok bart egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Maroto, burumakur, Casadok A28an egindako agerraldian.
Maroto, burumakur, Casadok bart egindako agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto PPren Arabako zerrendaburu, popularren kanpainako buru eta 'hirugarrena'k galdu egin du Kongresuko eserlekua. Alderdi Popularraren porrotak herrestan eraman ditu EAEko popularrak ere, eta tartean arabarrak. 1989tik aurreneko aldia da PPk ez duela Arabatik Kongresuan aulkirik lortzen.

Marotoren galera EH Bilduren mesetan izan da, eta Iñaki Ruiz de Pinedok aulkia lortu du Kongresuan, 383 botoko aldea aterata.

2011-2015 urteen artean Gasteizko alkate izandakoa 2016ko urrian sartu zen Kongresuan, Alfonso Alonsoren lekua betetzeko (Alonsok muzin egin zion diputatu karguari, Legebiltzarrean eskuratutako aulkia betetzeko).

Mariano Rajoyren agindupean, Ekintza Sektorialaren idazkariordea izan zen Maroto, eta Casadok Antolaketa idazkariorde izendatu zuen 2018ko uztailean. Casadoren oso gertukoa bihurtu zen buruzagi gasteiztarra.

Hain justu, Casadorekin batera atera da bart Maroto, baina ez du adierazpenik egin. Bestalde, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak onartu du emaitzak "txarrak" direla eta "gogoeta" egin beharra dutela. Alonsoren hitzetan, "dinamika nazionalaren eraginez, Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza barik geratu da Euskadiko PP".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Araba Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Euskadiko PP Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak