Hauteskunde Orokorrak -

A28

PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, PPk eserlekuen erdiak galduta

Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJ gailenduko litzateke, 6 eserleku lortuta; eta Nafarroan, Navarra Suma koalizioa, 2 eserlekurekin.

Espainiako datuen grafikoa. Argazkia: EiTB
Espainiako datuen grafikoa.
Espainiako datuen grafikoa. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GAD3 zentroak FORTA eta RTVErentzat egindako ikerketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak, botoen % 28rekin, eta 116-121 eserleku lortuta. Aurreko legegintzaldian 85 ordezkari izan zituen.

Espainiako Alderdi Sozialistaren ondotik, hauek dira, hurrenez hurren, gainerako alderdiek izango omen dituzten emaitzak:

Alderdi Popularra: botoen % 33; 67-73 eserleku. 137 ordezkari zituen.

Unidas Podemos: botoen % 16,1; 42-45 eserleku. 71 zituen.

Ciudadanos: botoen % 14,4; 48-49 eserleku.

Vox: botoen % 12,1; 36-38 eserleku.

PACMA izango litzateke seigarren indarra, baina ez luke ordezkaria izateko boto nahikorik lortuko.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

EAJ izango litzateke alderdirik bozkatuena, eta sei eserleku eskuratuko lituzke, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. Gainerako alderdien emaitzak:

PSE-EE: botoen % 22; 5-6 eserleku.

Elkarrekin Podemos: botoen % 19; 4 eserleku.

EH Bildu: botoen % 14; 2 eserleku.

Alderdi Popularraren ordezkaria zalantzan egongo litzateke Araban, eta, ondorioz, Javier Maroto Kongresutik kanpo gera liteke.

NAFARROA

Nafarroan, eskuineko alderdien Navarra Suma koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak, botoen % 29rekin eta 2 ordezkari lortuta.

PSN: botoen % 28; 2 eserleku.

Unidas Podemos: botoen % 20; eserleku bat.

EH Bildu: botoen % 9; ez luke ordezkaririk izango.

ARABAKO EMAITZAK

Inkesta: Arabako emaitzen grafikoa

BIZKAIKO EMAITZAK

Inkesta: Bizkaiko emaitzen grafikoa

GIPUZKOAKO EMAITZAK

Inkesta: Gipuzkoako emaitzen grafikoa

NAFARROAKO EMAITZAK

Inkesta: Nafarroako emaitzen grafikoa

FITXA TEKNIKOA

Espainiako Estatuan bizi diren 12.900 pertsona elkarrizketatu dituzte telefonoz GAD3 zentroak FORTA eta RTVErentzat ikerketa egiteko.

La= ± % 0,88, konfiantza-maila: % 95, p=q=0'5, datu orokorretarako.

Inkestarako elkarrizketak 2019ko apirilaren 12tik 27ra bitartean egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainian Espainia albisteak Alderdi politikoak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Podemos berriak Hauteskundeak 2023ko Hauteskunde Orokorren Emaitzak Navarra + Hauteskunde inkestak