Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren hamabigarren eguna

'Preso politikorik gabeko gizarteen eraikuntzan' aurrera egin nahi du EH Bilduk

'EAJren salerosketa' salatu du EPk. 'Indarkeria matxistari aurre egiteko neurriak' aurkeztu ditu EAJk. PPk eta Cs-ek Vox behar dutela esan du PSE-EEk. Autonomoentzako neurriak iragarri ditu PPk.

EH Bilduren ekitaldia Martuteneko kartzelaren aurrean / Irudia: EiTB.
EH Bilduren ekitaldia Martuteneko kartzelaren aurrean.
EH Bilduren ekitaldia Martuteneko kartzelaren aurrean / Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritarren "egunerokoei eragiten dieten" azpiegiturez "arduratzen den talde indartsu bat" izatea aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek, eta Enkarterrik sufritu duen "ahanztura" salatu du, "Espainiako Gobernuaren partetik, baina baita EAJren salerosketen aldetik ere, herritarrentzako zerbitzu onak lortzeaz ez eta AHTrako kontratu handiak lortzeaz arduratuta dagoelako".

Sodupen (Gueñes) egindako ekitaldi batean Roberto Uriarte eta Miren Gorrotxategi Kongresurako Bizkaiko hautagaiek salatu dutenez, eskualdeak "trenbide pasagune asko ditu, horietako asko herriguneetan; esaterako, 32 Zallan eta 5 Gueñesen".

Portugaleten (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Eukene Arana Ahal Duguren parlamentaria eta Feminismo arduradunak esan duenez, Elkarrekin Podemos "borrokatu egingo da" politika feministak "proiektu guztietan, lege guztietan eta aurrekontu guztietan" egon daitezen. Gainera, "eskuinaren neurriak" baztertu ditu, eta aurrekontuetan diru-sarrerak igotzearen alde egin du.

Hautetsontziak martxoaren 8ko espirituz betetzera deitu du Elkarrekin Podemosek
Hautetsontziak martxoaren 8ko espirituz betetzera deitu du Elkarrekin Podemosek
Hautetsontziak martxoaren 8ko espirituz betetzera deitu du Elkarrekin Podemosek

1:05

Idoia Sagastizabal Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagaiak esan duenez, jeltzaleek "indarkeria matxistari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak" garatuko ditu, biktimek "babesa, arreta eta justizia modu eraginkorrean jasotzeko" eta "beren bizitza pribatuan eta sozialean ziurtasuna eta erabateko duintasuna" berreskuratzeko.

Bilbon egindako ekitaldi batean azaldu duenez ,"ekintza erreal eta eraginkorrak" ezarriko ditu EAJk, "administrazioetan berdintasuna ezartzeko, maila guztietan emakumeak ahalduntzeko, jasangarria den gizarte eredu bat bultzatzeko eta berdintasun ezaren adibide argiena den indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko".

Donostian egindako ekitaldi batean, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak "Euskadirako arrisku handi bat" dagoela ohartarazi du: apirilaren 29an, igandeko hauteskundeen ostean, Pedro Sanchez Ciudadanoseko Albert Riveraren "besoetara botatzea".

EAJren ustez, argi geratu da lau alderdi nagusiei ez zaiela Euskadi axola
EAJren ustez, argi geratu da lau alderdi nagusiei ez zaiela Euskadi axola
EAJren ustez, argi geratu da lau alderdi nagusiei ez zaiela Euskadi axola

1:03

Patxi Lopez Kongresurako PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburuak ohartarazi duenez, Pablo Casadok eta Albert Riverak "Vox behar dute" koalizio gobernu bat osatu ahal izateko, "ezkutatu" arren, eta PP eta Ciudadanoseko liderrek "Espainia aurrera joatea egiten dutenak gobernutik ateratzea larrialditzat hartzen dute, berriz katakonbetara eraman nahi gaituztenak sartzeko", erantsi du.

Portugaleten (Bizkaia) egindako ekitaldi batean egindako adierazpenen arabera, asteleheneko hauteskunde-eztabaidan argi geratu zen "erabat antagonikoak diren bi gizarte ereduren artean hautatu" behar da hauteskundeetan, baita "erabat kontrakoak diren politika ulertzeko bi moduren artean" ere.

Gasteizen egindako ekitaldian izan da Isabel Celaa, Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Diputatuen Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburua. Gobernuan zegoenean PPk bultzatutako murrizketek hezkuntza publikoa eta ikerketa "basamortu" bihurtu zutela salatu du, eta sozialistek egoera horri "buelta" emateko lanean jarraituko dutela esan du.

Espainia energia berriztagarrietan lidergora eramango dutela esan du Celaak
Espainia energia berriztagarrietan lidergora eramango dutela esan du Celaak
Espainia energia berriztagarrietan lidergora eramango dutela esan du Celaak

0:52

"Mendekuan oinarritutako" espetxe politika bat indarrean dagoen "anomalia demokratikoa" salatu du EH Bilduk, ETAk bere jarduna bukatutzat eman zuenetik ia zortzi urte pasatu direnean. Juan Mari Olano Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak esan duenez, koalizioa Madrilera joango da "euskal presoak etxera ekartzeko".

Donostian, Martuteneko espetxearen aurrean, egindako ekitaldi batean azaldu dutenez, "Euskal Herriko, Kataluniako eta Estatuko beste herrietako indar ezkertiarrak eta subiranistek" jarritako helburuen artean dago "preso politikorik gabeko gizarteen eraikuntzan aurrera egiten joatea".

Altsasun (Nafarroa) egindako ekitaldi batean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, hauteskundeetan "aukera bakarra dago: EH Bildu ala trifatxitoaren eskuinak".

Igandean EH Bildu ala Espainiako eskuinaren artean hautatu behar dela esan du Otegik
Igandean EH Bildu ala Espainiako eskuinaren artean hautatu behar dela esan du Otegik
Igandean EH Bildu ala Espainiako eskuinaren artean hautatu behar dela esan du Otegik

0:42

Iñaki Oyarzabal Senaturako PPren Arabako hautagaiak PP "babesteko" deia egin die autonomoei, "defendatuko dituen alderdia garelako". Horren hitzetan, "euren baldintzak hobetzeko eta diru-sarrera txikienak dituzten autonomoek Gizarte Segurantzan ordaintzen duten kuota gutxitzeko neurri-sorta" du PPk.

Gasteizen egindako ekitaldi batean aurkeztu ditu neurriak Oyarzabalek: autonomoen "zerga-karga murriztea", "ordaintzen dituzten zergak gutxitzea", hamabi hilabeteko tarifa finkoa hiru urtera luzatzea, ez bakarrik autonomo berrientzat, baita 52 urtetik gorakoentzat, luzaroko langabeentzat eta desgaituentzat ere.

Bilbon egindako ekitaldi batean, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak "lotsagarritzat" jo du PSOEren buruak, Pedro Sanchezek, "PPren aurkako" Espainia bat sortzen saiatzea, sozialistak eta popularrak elkarrekin borrokatu direnean Euskadin "askatasunaren alde".

Oraindik erabaki ez dutenen botoa eskatu du Alfonso Alonsok
Oraindik erabaki ez dutenen botoa eskatu du Alfonso Alonsok
Oraindik erabaki ez dutenen botoa eskatu du Alfonso Alonsok

0:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak