Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren seigarren eguna

Sanchezen dieselaren zergaren kontra 'hautetsontzietan matxinatzeko' deia egin du PPk

Beste eredu energetiko bat eskatu du EPk. Euskadirentzat 'lorpenak' eskuratzen jarraitu nahi du EAJk. PPren 'delirioak' kritikatu ditu PSE-EEk. 'Konpromisoak bete egiten dituela' esan du EH Bilduk.

Alfonso Alonso eta Bea Fanjul, PPren ekitaldi batean / Argazkia: EFE.
Alfonso Alonso eta Bea Fanjul, PPren ekitaldi batean.
Alfonso Alonso eta Bea Fanjul, PPren ekitaldi batean / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezek EAJ "fidatzekoa" den galdetu du. Esan duenez, "bere burua saltzen du eta eskaintzaile onenarekin itauntzen du", eta enpresa eta eraikitzaile handiak faboratzen ditu.

Elkarrekin Podemosek Ortuellan (Bizkaia) egin duen ekitaldian, Martinezek EAJk eta EH Bilduk beren buruak "fidatzekoak" diren alderditzat hartzea errefusatu du.

"Alderdi hauentzat zer den fidatzekoa galdetzen dugu, zer den fidatzekoa EAJ eta EH Bildurentzat. Fidatzekoa al da soziala sakrifikatzea lurraldekoagatik edo interes alderdikoiengatik? Fidatzekoa al da gehiengoaren eskubide sozialak arriskuan gartzea autopista bat transferitzen ez delako? Fidatzekoa al da EAJ, bere burua saltzen eta eskaintzaile onenarekin itauntzen duena?", galdetu du.

Muskizen (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Roberto Uriarte Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak "eredu energetikoaren aldaketa" eskatu du, "erregai fosilen krisiari aurrea hartzeko", eta sektore berritzaileetan inbertituko duen eta kalitatezko enplegua bultzatuko duen banka publikoa sortzea proposatu du.

Uriartek bere 'Horizonte Berdea' plana aldarrikatu du, eredu energetikoaz aldatzeko eta erregai fosilen krisiari aurreratzeko. Urtero BPGren % 2,5 inbertitzea proposatzen du planak, "energia garbi eta osasungarrien etorkizun baterako trantsizioa prestatzeko".

Elkarrekin Podemosek aukera fidagarri bakarra dela defendatu du Ortuellan
Elkarrekin Podemosek aukera fidagarri bakarra dela defendatu du Ortuellan
Elkarrekin Podemosek aukera fidagarri bakarra dela defendatu du Ortuellan

1:22

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ohartarazi duenez, "Podemosi bozkatzea Forum Filatelicon edo Afinsan inbertitzea bezalakoa da: iruzurra, zero itzulkina". Azaldu duenez, Pablo Iglesiasen alderdiak "aurrerakoiak ordezkatzearen" aitzakiarekin, "Espainian dagoen ezkertiarragoa zein den izateko lehian paparra ateraz", "euskal autogobernuari kasurik egin gabe".

Eibarren (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, Ortuzarrek Podemos eta Pablo Iglesias bezalako "gezurren asmatzaileen" kontra egin du. Iglesias "ikurrina bat besarkatuz" etorri zen Gipuzkoako udalerrira, "maitatuz, Estatutua blindatu behar zela esanez".

Jeltzaleak Iglesiasek "orain autogobernua blindatzeaz hitz egitea" gautzetsu du, "azken urteetan, Podemosek Diputatuen Kongresuan aurkeztu dituen iniziatiba guztiek Euskadiren berezko eskumenak, gure autogobernua, gure erakundeak inbaditzen zituztenean".

Ortuellan (Bizkaia) alkateekin egindako topaketa batean, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak botoa eskatu du Madrilen Euskadirentzako "lorpenak" eskuratzen jarraitu ahal izateko. Esan duenez, "alderdi espainiarrek ez dute hemen ezer egingo".

Estebanek legegintzaldi honetan "euskal gizarte guztiarentzako lorpen garrantzitsuak " egin direla esan du; besteak beste, Kupa edo Kontzertu Ekonomikoa.

EAJk zinismoz jokatzea leporatu dio Elkarrekin Podemosi
EAJk zinismoz jokatzea leporatu dio Elkarrekin Podemosi
EAJk zinismoz jokatzea leporatu dio Elkarrekin Podemosi

1:13

Odon Elorza Diputatuen Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak mobilizatzeko deia egin du, "ez soilik ezkertiarrak, baizik eta demokratak, pertsona aurrerakoiak", "40 urteko atzerapausoa egitea ekiditeko". "Hori da apirilaren28an jokoan dagoena, inboluzio bat, atzerakada bat", ohartarazi du.

Donostian egindako ekitaldian, Espainian "inboluzio politikoa, eskubide sozialetan eta askatasunetan atzerakada eta Espainiako egitura autonomikoan birzentralizazioa" gertatzeko "aukera errealak" daudela azpimarratu du buruzagi sozialistak.

Esan duenez, "erregenerazio demokratikoa ez da benetan posible izango Voxek, ultrek, lagundutako eta baldintzatutako eskuinen Gobernu batekin".

Gasteizen, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, PPk kanpainan egiten ari diren "ezmoraltasunek", "irainek" eta "delirioek" argi uzten dute Alderdi Popularra, Ciudadanos eta Voxen "trifatxitoak" osatutako Gobernu batek herritarren eskubideetan eta askatasunetan izango lukeen "arriskua".

PPren hauteskunde kanpainaren arduraduna Arabako zerrendaburu Javier Maroto dela gogorarazi du. Horregatik, alderdi horretako hautagaiek erakutsi dituzten "delirioak Marotoren politikaren emaitza" dira, eta arabarrei Maroto Kongresutik "kanpo" uzteko eskatu die.

PPrekin Berdintasun ministroa Alvarez de Toledo izango litzatekeela esan du Elorzak
PPrekin Berdintasun ministroa Alvarez de Toledo izango litzatekeela esan du Elorzak
PPrekin Berdintasun ministroa Alvarez de Toledo izango litzatekeela esan du Elorzak

0:53

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak ERCrekin lortutako "akordio estrategikoa" garrantzitsutzat jo du, eta "ezkerreko subiranistak Espainiar estatuaren taula politikoa aldatzeko gai diren bakarrak garela" esan du, "asko izango garelako eta erabakigarriak izango garelako".

Laudion (Araba) egindako ekitaldi batean, Otegik "trifatxitoaren indarren etengabeko erasoak" azaldu ditu. Esan duenez, horiek gertatzen dira "hurrengo legegintzaldian ezkerreko subiranistek Espainiako Gorteetan izango duten erabakigarritasunaz ohartu direlako".

"Horretaz ohartu da trifatxitoa, horregatik aipatzen dute gure izena etengabe, eta bere etsai nagusia garela uste dute, taula politiko espainiarra baldintzatzeko eta jendearen eskubide sozial eta ekonomikoen, autodeterminazioaren eta preso politiko guztien askatzearen alde egoera aldatzeko gai diren bakarrak garela badakitelako".

Irunen egindako ekitaldi batean, EH Bilduk lan erreforma bertan behera uzteko, gutxieneko soldata 1.200 eurora igotzeko eta lan harremanen euskal esparrua bultzatzeko lan egingo duela esan du Jon Iñarritu Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak. Koalizioak "bere konpromisoak bete egiten dituela" esan du, beste alderdien "hitzen" aurrean.

EH Bilduk urteetan erakutsitako "sinesgarritasuna eta fidagarritasuna" eta beste alderdiek kanpainan egiten dituzten eta gero "erakundeetan egindako lanean ikusten ez diren" promesak kontrajarri ditu.

EH Bilduk ERCrekin sinatutako akordioaren balioa nabarmendu du
EH Bilduk ERCrekin sinatutako akordioaren balioa nabarmendu du
EH Bilduk ERCrekin sinatutako akordioaren balioa nabarmendu du

0:48

Euskadiko PPko presidente Alfonso Alonsok euskal automobilgintza sektorearen 43.000 lanpostu arriskuan jartzea egotzi dio Pedro Sanchezi, dieselaren kontrako "jazarpenaren" bidez. Lanpostu horiek Euskadiko BPGren % 25 dira.

Bilbon egindako ekitaldi batean euskal popularren liderrak nabarmendu duenez, eguneko albistea Gasteizeko hedabideetan Mercedes Benzek ekoizpena murriztuko duenaren iragarpena izan da. "Arabako BPGren % 30 da Mercedes. Gure aberastasunaren heren bat hortik dator. Araban 20.000 familia dira automobil industriak sortzen duen aktibitatearen mende", esan du.

Gainera, industriak ekoizpena murrizten duen bakoitzean, Bizkaiko automobilgintza industrian "oso eragin larria" duela esan du. "Automobilgintza sektoreak 43.000 lanpostu ditu; hori BPGren laurden bat da. Euskadiko aberastasunaren % 25 automobilgintza sektorearen baitan dago. Eta zer fabrikatzen dugu? Diesel ibilgailuak fabrikatzen ditugu. Hori da gure industria, daukagun indar industrial handiena", esan du.

Gasteizen, Javier Maroto Kongresurako PPren Arabako zerrendaburuak Pedro Sanchezek proposatutako dieselaren gaineko zergaren kontra "matxinatzeko" deia egin du, Araban 20.000 familiaren lana "arriskuan jartzen ari delako", EAJ, EH Bildu eta Podemosen "laguntzarekin".

Esan duenez, Sanchezen dieselaren gaineko zergaren "mehatxuak" Mercedes bezalako enpresa "sendoa" ekoizpena murriztera ekarri du, baita 300 gaztek lan egiteko lehenengo aukera galtzea ere.

Sanchezek proposatutako dieselaren gaineko zerga kritikatu du PPk
Sanchezek proposatutako dieselaren gaineko zerga kritikatu du PPk
Sanchezek proposatutako dieselaren gaineko zerga kritikatu du PPk

0:51
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Zerga politika Gasolioaren prezioaren igoera