Hauteskunde Orokorrak -

HAUTESKUNDE OROKORRAK

92 urteko gizonezko bat hil da Madrilen, botoa eman ondoren

Valentzian, bestalde, mahai bateko bokala erditzeko jarri da, mahaia eratzen ari zirela.

EFE
EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aparteko gorabeherarik ez da izan E26ko hauteskunde egun honetan, 09:00etan hauteslekuak zabaldu dituztenetik.

Oscar Fernandez Gasteizko Irabazi (IU-Equo) alderdiko zinegotziak etorkin baten esku utzi du bere botoa. Arabako hiriburuan urteak daramatzan arren, etorkin horrek oraindik ez duela botoa emateko eskubidea salatu nahi izan du horrela Fernandezek. Juantxo Lopez de Uralde Elkarrekin Ahal Duguren Kongresurako Arabako zerrendaburuak lagunduta joan dira botoa ematera.

Gertakari ilunetako bat Madrilen jaso da; 92 urteko gizonezko bat hil da, bihotzekoak jota, bere botoa eman eta berehala, hauteskunde zentroan bertan.

Madrilen bertan, 22 hauteskunde-zentrotik gertu propaganda banatzen ari zirela eta, hori salatzeko deiak jaso ditu Polizia Nazionalak.

Valentzian, berriz, mahai bateko kidea erditzeko jarri da, mahaia eratzen ari zirela. Anbulantzian eraman dute ospitalera.

Bestalde, Valentziako beste hauteskunde zentro batean, bokala izateko izendatuta zegoen gizonezko bat ez da agertu, eta haren seme-alabak joan dira, aita Gazan atxilotuta dagoela esatera. Ordezkoak hartu du haren lekua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak bideoak Hautagaiei buruzko albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak