Hauteskunde Orokorrak -
Eusko Legebiltzarrerako proiekzioa
Podemos lehen indarra Eusko Legebiltzarrean, 21 eserlekurekin
Hauteskunde orokorren emaitzak Legebiltzarrera ekarrita, ganberaren argazkia asko aldatzen da: EAJ bigarren indarra izatera pasatuko litzake, 18 legebiltzarkiderekin, eta EH Bildu hirugarrena, 12kin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolore ezberdina hartuko luke Eusko Legebiltzarrak, hauteskunde orokorren emaitzak kontuan hartuz gero, eta protagonista berriak izango lituzke. Ahal Dugu izango litzake lehen indarra, botoen % 25,97kin. 21 legebiltzarkide lortuko lituzke.
EAJ bigarren indarra izatera pasatuko litzake, 18 legebiltzarkiderekin ( % 24,76). Egun, 27 dituzte jeltzaleek. EH Bildu, berriz, hirugarren tokian geratuko litzake 12 eserlekurekin (% 15,07), bederatzi galduta.
Atzoko amaitzen arabera, PSE-EEk (% 13,25) laugarren lekua hartuko luke Gasteizko ganberan, PPrekin (% 11,62) eserleku kopuruan berdinduz: hamarna legebiltzarkide izango lituzkete popularrek eta sozialistek. Egun, 16 ditu PSE-EEk, eta 10 PPk.
Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, botoen % 4,09 eskuratuta, hiru eserlekurekin. IU-UPeCk eserleku bat lortuko luke, % 2,94kin.
Nafarroa
Nafarroan ere argazki politikoa aldatu egingo litzake, atzoko emaitzak Foru Erkidegoko Parlamentura ekarrita. UPN-PP koalizioa izango litzake lehen indarra, 16 eserlekurekin; egun, UPNk 15 ditu eta PPk 2.
Podemos laugarren postutik bigarrenera igaroko litzake, 12 parlamentari eskuratuta, orain dituenak baino 5 gehiago. PSNk ere gora egingo luke, hirugarren indarra izatera pasatuz; 8 eserleku izango lituzkete sozialistek, gaur egun baino bat gehiago.
EH Bilduk, berriz, hiru parlamentari galduko lituzke, 5ekin geratuz. Geroa Bai 9 legebiltzarkide izatetik 4 izatera pasatuko litzake.
Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzake Nafarroako Parlamentuan, 3 eserlekurekin, eta Orain Batera, birekin.