Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Abortatzeko eskubidea Europa osoan bermatzea nahi du Ezker Anitzak

Koalizio ezkertiarrak eskubide hori Europa osoan harmonizatzea eskatu du, Gallardonen tankerako erreformak geldiarazteko.

Ezker Anitza-Iratzarriren hautagaiak, Bilbon. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren hautagaiak, Bilbon. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren hautagaiak, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Anitza-Iratzarrik abortatzeko eskubidea Europar Batasun osoan arautzea eta harmonizatzea eskatu du, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Gobernuko Justizia ministroak bultzatutako erreformak geldiarazi ahal izateko.

Koalizio ezkertiarra Bilbon izan da igandean, abortua Europa osoan arautzea eskatzeko sinadurak biltzen.

Ekitaldi horretan Iñigo Martinez Zaton Europako hauteskundeetarako hautagaiak azaldu duenez, koalizioa Europako Alderdi Europarraren barruan dago [Alexis Tsipras proposatu dute Europako Batzordeko presidenterako], eta indar honek konpromisoa hartu du abortua "askea, doakoa eta osasun sistema publikoaren baitakoa" izateko.

Leire Martinez Hierro hautagaiaren esanetan, Bruselak abortua arautzen badu, Espainiako Gobernuak onartu berri duen "erreforma atzerakoia eta emakumeen eskubideen aurkakoa" legez kanpo geratuko litzateke "automatikoki".

Amaia Martinez IUko kideak aldarrikatu egin du "EBko finantza boterearen aurkako borroka feminista ere" badela, "borroka feminista gabe ez baita eraldaketa sozialik izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Europako hauteskundeak 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ezker Anitza